Gaafar Nimeiry: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
+jaiotza eta heriotza datak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Gaafar Nimeiry exhib.jpg|thumb|Yaffar al Numeiryren erretratua]]
'''Yaffar al Numeiry''' ([[Omdurman]], [[Sudan]], [[1930]]eko [[urtarrilaren 1]]a - [[Khartum]], Sudan, [[2009]]ko [[maiatzaren 30]]a) [[gudari|militar]] eta [[politikari]]a izan zen.
 
== Bizitza ==
Postari [[musulman]] baten semea zen, eta [[Sudango Akademia Militar]]rean graduatu zen 1952. urtean. Urte horretan, britainiarrak [[Egipto]]tik bota eta [[Faruk Egiptokoa|Faruk I.a]] erregea kargutik kendu zuen Nasserren estatu-kolpeak eragin handia izan zuen Numeiryrengan. Hainbat konspiraziotan nahasirik egon zen, eta armadatik aldi baterako kanporatuta zegoen [[1969]]. urtean botereaz jabetu zen estatu-kolpe ezkertiarra egin zenean. Horren ondorioz, Sudango Kontseilu Iraultzaileko buru eta Lehen Ministro bilakatu zen. Nazionalista sutsua izanik, 1969an ''Antzara'' talde erlijioso kontserbadorea suntsitu zuen, eta 1971n [[Sudango Alderdi Komunista]], botereaz jabetzen ahalegindu eta porrot egin baitzuen. Urte horretan Sudango Errepublikako lehendakari aukeratu zuten. 1972an Sudango iparraldearen eta hegoaldearen arteko 17 urteko gerra zibila amaitzea lortu bazuen ere, ez zen gauza izan Sudango arazo ekonomiko kronikoei irtenbiderik aurkitzeko. 1977an eta 1983an, Sudango lehendakari berrautatu zuten. Lege koranikoak sartuz eta bere burua Sudango Iman musulman handitzat aldarrikatuz 1983an hasi zuen errepresiozko politika zela medio, berradiskidetze nazionalaren politikak porrot egin eta Sudango hegoaldearen altxamendua eragin zuen 1984an. 1985eko apirila arte izan zen Sudango lehendakari, urte horretan odolgabeko estatu-kolpe batek bere kargutik kendu baitzuen.
 
== Erreferentziak ==
12. lerroa:
[[Kategoria:Sudango politikariak]]
[[Kategoria:Sudango militarrak]]
{{Bizialdia|1930eko|2009ko|Numeiry, Yaffar al}}
[[Kategoria:1930eko jaiotzak]]
[[Kategoria:2009ko heriotzak]]