Robert Rauschenberg: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+jaiotza eta heriotza datak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Robert Rauschenberg (1968).jpg|thumbnail|Robert Rauschenberg.]]
[[Fitxategi:Rauschenberg3.JPG|thumb|250px|Rauschenbergen ''Riding Bikes'']]
'''Robert Rauschenberg''' [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatubatuar]] [[margolaritza|margolaria]] ([[Port Arthur]], [[Texas]], [[1925]]eko [[urriaren 22]]a - [[Florida]], [[2008]]ko [[maiatzaren 12]]a). Garrantzi handiko papera jokatu zuen [[espresionismo abstraktu]]tik [[Pop Artea|Pop Art]] joerarako bidean. [[Paris]]en eta Estatu Batuetako zenbait eskolatan egin zituen ikasketak, Black Mountain Collegen (1948-1950), besteak beste, Josef Albers irakaslearekin. Han [[John Cage]] eta [[Merce Cunningham]] ezagutu zituen, eta biek ala biek eragin handia izan zuten artista gisa bere bilakaeran. Haien ideiei jarraituz, eguneroko bizitzatik ateratako gauzak tartekatu zituen bere obretan, eta zoriaren faktorea erantsi zion sormen prozesuari.
 
Bere lehen bakarkako erakusketa [[New York]]en egin zuen, Betty Parsons galerian: koadro zuriz osatutako sail bat, espresionismo abstraktuarekin zuen zorraren erakusgarri edo. 1950eko hamarraldiaren erdialdean bere ''elkarketa'' ospetsuak egiten hasi zen, arte-sormenari buruzko ideiak eta aurreiritziak zalantzan jarriz. Zati margotuz eta benetako objektuz eginiko lan horiei «combine paintings» esan zitzaien (Rebns, 1955). Rauschenbergen lanak espresionismo abstraktuan zuen jatorria, baina geroztik eta elementu heterogeneoen erabileraz haren estiloak bete-betean egiten zion eraso pintura abstraktuari. Argazkiez eta aurkitutako gauzez ''zipriztindutako'' koadroak dira. Horien artean ezagunena ''Monogram'' da (1995-1959, Stockholmeko Museo Modernoa): ahuntz bat disekatua, flotagailu gisa jarritako gurpil batekin. Ezkutuko esanahiez betetako obrak diren arren, ez dute asmo narratiborik.
16. lerroa:
 
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako margolariak]]
[[Kategoria:1925eko jaiotzak]]
[[Kategoria:2008ko heriotzak]]
[[Kategoria:Pop eskultoreak]]
{{Bizialdia|1925eko|2008ko|Rauschenberg, Robert}}