Maroko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t «Maroko» babestu da: Produkzioaren aurkakoa den edizio gerra ([Aldatu=Erregistratu gabeko erabiltzaileak blokeatu] (iraungipen-data: 17:03, 19 urria 2016 (UTC)) [Mugitu=Erregistratu gabeko erabiltzaileak blokeatu] (iraungipen-data: 17:03, 19 urri...
65. lerroa:
[[1415]]ean portugaldarrek merkataritza-gune bat sortu zuten [[Ceuta]]n (1580az gero Espainiaren mende geratu zena). 1497an Espainiako Errege-erregina Katolikoek [[Melilla]] konkistatu zuten. XVII. mendean [[alaui]] dinastiak, bere burua [[Mahoma]]ren ondorengotzat zuenak, hartu zuen aginpidea; dinastia horren ondorengoak dira gaur egungo agintariak. Alauiek aurre egin behar izan zieten Frantziako eta Espainiako gudarosteei. [[1830]]ean [[Frantzia]]k [[Aljeria]] hartu zuen; Marokoko sultanak Aljeriaren alde egin zuen, baina 1844an frantsesek garaitu egin zuten. 1859an, Ceutako mugak zirela eta, Maroko gerran sartu zen Espainiarekin; marokoarrak galtzaile atera ziren, eta alaui sultanerriak diru sari handia ordaindu behar izan zion Espainiari.
 
1906an, [[Algeciras]]ko Nazioarteko Konferentzian, Maroko Frantziaren eta Espainiaren babespean uztea onartu zen. 1912an Frantziaren eta Espainiaren babespeko guneak zehaztu ziren; Espainiari [[Rif]] eta [[Ifni]] egokitu zitzaizkion, eta gainerako guztia Frantziari. 1921ean, [[Abd al-el Krim]] emirrak [[Rifeko Gerra|matxinada antolatu zuen Rifen]], eta Frantziaren eremura ere hedatu ziren istiluak; Frantziaren eta Espainiaren gudarosteek, elkar harturik, 1926an menderatu zuten matxinada. 1927an abertzaleek [[Istiqlal Alderdia|Istiqlal]] alderdia sortu zuten.
 
[[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]] (1936-39) Marokoko gudaroste batzuk [[Francisco Franco]] espainiar militarraren alde borrokatu ziren penintsulan. [[Bigarren Mundu Gerra]]z gero abertzaletasunak gora egin zuen, eta [[1956]]ko martxoaren 2an Frantziako gobernuak Marokoren independentzia onartu zuen; Mohammed ibn Yusuf izendatu zuten errege, [[Mohammed V.a Marokokoa]] izenarekin. Urte berean, apirilean, Espainiak uko egin zien iparraldeko babes-guneei, eta [[1958]]an [[Sahara]]ko iparraldeari. Mohammed V.a 1961ean hil zenean, haren semea, [[Moulay Hassan]], izendatu zuten errege (Hasan II.a).
83. lerroa:
1997ko irailean, Marokok eta [[Fronte Polisarioa]]k hitzarmen bat egin zuten Saharako auzia konpontzeko, eta lurraldearen estatutua (independentzia edo integrazioa) erabakitzeko erreferenduma egingo zela iragarri zen. 1997ko legegintzarako hauteskundeetan, oposizioko lau alderdi politikoren koalizioak Legebiltzarreko 325 aulkietatik 102 eskuratu zituen; gobernuaren aldeko koalizio eskuindarrak, berriz, 100 aulki eskuratu zituen, eta hauen aliatu zentristek, 97. [[1998]]ko otsailean, erregeak [[Abderrahman Youssoufi]] izendatu zuen Lehen Ministro.
 
Erregea 1999an hil zen, eta haren semeak –Mohammed VI.ak– hartu zuen kargua. [[Mohammed VI .a Marokokoa|Mohammed VI.a Marokokoak]]k hainbat erreforma sustatzen ari da, ekonomian nahiz politikan, baina oraindik oso mugatuta daude askatasun zibilak eta giza eskubideak urratzeagatik salaketa asko egin ohi dizkiote nazioarteko erakundeek, bereziki [[2003]]an [[Casablanca]]n juduen kontra izandako atentatuaz geroztik (20 lagun hil ziren atentatu hartan).
 
[[2014]]ko [[abuztuaren 14]]ean, hil egin zen Mustafa Meziani, 31 urteko preso [[marokoar]]ra, 72 egun gose greban igaro ostean. [[Fez]]eko Unibertsitatean ikasle islamisten eta ezkertiarren artean izandako istiluen harira atxilotu zuten, apirilaren amaieran, eta behin-behineko espetxealdian egon da ordutik; [[Marokoko Giza Eskubideen Elkartea]]k preso politikotzat jotzen zuen<ref>[{{erreferentzia|url= http://www.berria.eus/paperekoa/5201924/011/004/2014-08-15/72.htm «72»],|izenburua= ''72|egunkaria=[[Berria'',]]|data= 2014-08-15}}</ref>.
 
[[Abenduaren 16]]an, [[Internet]]en emakumeak erreklutatzen zituen sare jihadista desegin zuten. Bost [[Espainia]]n eta beste bi Marokon atxilotu zituzten<ref>[{{erreferentzia|url= http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/2808910/sare-jihadista-deseginda-espainian--emakumeak-erakartzen-zituzten/ «|izenburua= Interneten emakumeak erreklutatzen zituen sare jihadista desegin dute»], ''|egilea=[[EiTB'',]]|data= 2014-12-16}}</ref>.
 
== Banaketa administratiboa ==