Euskal Museoa (Baiona): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
30. lerroa:
 
== Bildumak ==
Museoaren gaia nagusiki euskal [[etnografia]] da, eta bere 2.000 m.²-ko azalera hainbat ataletan banaturik dago: [[Lapurdi|lapurtar]] eta [[Nafarroa|nafar]] altzari eta etxeko lanabesak, [[makila]], [[arrantza]] tresnak, kupeltegintza, tellagintza, [[euskal dantzak]] eta [[sorgin]]keria (azken hau [[1944]]an irekia). Atal bereziak erlijio eta ehorzketa objektuak dira, ''[[Pilota]]ren Museoa'' deritzona, Benta baten berreraikipena, antzinako sukalde eta logela batzuen berreraikipenak, nahiz [[1937]]an sortutako ''Hiru B-ren gela'' deriotzona dira, hots, [[Bearno|Biarno]], [[Bigorra]] eta [[Euskal Herria]]; hau dena [[XVI. mendea|XVI. mendetik]] [[XX. mendea|XX. mendera]] doazen piezekin osaturik dago.

[[Historiaurre]]a eta Baionako Historiari buruzko hainbat areto ere baditu: ''Baionako [[israel]]darrak'', ''Zigor Aretoa'' ([[XII. mendea|XII. mendeko]] hiriaren armarria, moneta eta diruparerezdiru-parerez osatua), ''Jansenismoa'', ''Idazleen Aretoa'', [[Frantziako Iraultza]]ri buruzko aretoa eta [[XVIII. mendea|XVIII. mendeko]] historiari buruzkoa ere bai. [[Kartografia]] gabinetekabinete bat ere badu ([[XV. mendea|XV. mendetik]] [[XX. mendea|XX. mendera]] doazen piezekin osatua).
 
== Administrazioa ==