Hamabosteko errugbi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
→‎Asmakuntza eta garapena: Edimburgh -> Edinburgh
51. lerroa:
Eskolen gehiengoak arau eztabaidagarri hauek kentzearen aldeko agertu ziren, oinarrizko 13 arau onartu ziren eta The Football Association delakoa sortu zen. Cambpell-ek Blackheat kaleratu zuen, kendutako arau horiek gabe jokoa eta beregan egon zitekeen interesa desagertu egingo zelakoan. Beste talde batzuk Blackheat-i jarraitu zioten eta aldi honetan, errugbia eta futbolak bide ezberdinak jarraitu zituzten, amankomuna zen enborretik banatuz.
 
1871ko urtarrilaren 26an ''Rugby Football''-aren lehenengo Federakundea sortu zen Ingalaterran, ''[[Rugby Football Union]]'' delakoa, 22 taldeez osatua. Rugby-ko ikasle izan ziren hiru abokatuk idatzi zuten aurreneko araudia. 1871ko ekainean onartua izan zelarik. Urte hartako martxoaren 27an [[Ingalaterra]] eta [[Eskozia]]ren arteko lehendabiziko partida jokatu zen [[EdimburghEdinburgh]]en. 1877an 20tik 15ra murriztu zen talde bakoitzeko jokalarien kopurua. 1886an, [[Eskozia]], [[Gales]] eta [[Irlanda]]k [[International Rugby Board]] delakoa sortu zuten.
 
[[Britainia Handia]]n errugbiak izan zuen zabalkundearekin, nazioarteko lehenengo kirol txapelketa antolatu zen, [[sei Nazioen Txapelketa|1883ko Lau Nazioen Torneoa]], lau herrialde britainiarren arteko norgehiagoka: Inglaterra, Escocia, Gales e Irlanda (azken hau, garai hartan Britainia Handiko zati). Handik gutxira, [[Frantzia]], errugbiak garapen handia pairatu zuen herrialdea, txapelketara elkartu zen, [[Sei Nazioen Txapelketa|Bost Nazioen Torneoa]] izenez birbataiatu zutelarik; orain dela gutxi, [[Italia]]ren sarrerarekin, [[Sei Nazioen Txapelketa|Sei Nazioen Torneoa]] bilakatu zen, 1987an [[Munduko Errugbi Txapelketa]] sortu baino lehen, errugbi mailako munduko txapelketarik garrantzitsuena izan zena.