Tom Waits: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
76. lerroa:
=== 1980ko hamarkada: ''The '''I'''sland Years'' ===
 
1980ko abuztuan Tom Waits eta [[Kathleen Brennan]] ezkondu egin ziren. ''One from the Heart'' filmaren sortze-garaia zen eta hor nonbait elkar ezagutu zuten. Geroztiko kanta asko izenpetuko du Tomekin batera, eta [[Pomona (Kalifornia)|Pomona]]koaren esanetan bere lanean gehien eragin duenetakoa da Kathleen. Itxura baten Kathleenek ipini zuen Tom [[Captain Beefheart]]-en musikaren arrastroan<ref>{{erreferentzia |url = http://www.tomwaitslibrary.com/interviews.html |izenburua = Tom Waits interviews, ''Tom Waits Library''}} </ref>.
 
'''''A'''sylum '''R'''ecords'' lagata, '''''I'''sland '''R'''ecords'' du diskoetxe berria Waitsek eta 1983an '''Swordfishtrombones''' lana kaleratzen du. Aurreko lanetan abian jarritako esperimentazioekin jarraitzen du, instrumentu berriei aukera emanez adibidez (''"Town with No Cheer"'' kantan [[gaita]] tartekatu zuten eta ''"Shore Leave"'' delakoan [[marinba]]), edo bakarrizketa ("16 Shells from a Thirty Ought Six"). Ordura arte ezaugarri ziren pianoak eta hariek lagundutako baladak gutxiago dira. [[Captain Beefheart]] edo [[Dr. John]] adibide esangurutsaguak salbu, gutxi dira Waitsen aurrekariak aipatu dugun '''Swordfishtrombones''' eta jarraian datozen '''Rain Dogs''' (1985) eta '''Frank's Wild Years''' (1987) diskoetan jorratu zuen ildoa inorekin parekatu nahi izatera.