Austriako Ondorengotza Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t barne lotura zuzenketa
40. lerroa:
[[Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos VI.a]] Austriako enperadorea hil zenean, Europako estatu ahaltsu batzuek ez zuten inperioa haren alaba [[Maria Teresa I.a Austriakoa|Maria Teresaren]] eskuetan geratzea onartu, eta berehala hasi ziren tirabirak. [[Frederiko II.a Handia|Frederiko II.a]] [[Prusiako Erresuma|Prusiako erregeak]] eman zuen lehen urratsa eta [[Silesia]] hartu zuen [[1740]]an. [[Frantziako Erresuma|Frantzia]], [[Espainia]], [[Bavariako hauteslerria|Bavaria]] eta [[Saxoniako hauteslerria|Saxonia]] Prusiaren alde jarri ziren eta [[Karlos VII.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos Alberto Bavariakoa]] izendatu zuten Austriako enperadore, Karlos VII.a deituraz.
 
[[Britainia Handiko Erresuma|Britainia Handia]] eta [[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika|Herbehereak]] Austriaren alde agertu ziren. Frantsesek eta bavariarrek [[Austria Garaia]] eta [[Bohemia]] hartu zituzten. Prusiak, bere aldetik, bakea izenpetu zuen Austriarekin, ordainean Silesia hartuta ([[Breslau]], [[1742]]; [[Dresden]], [[1745]]). Bavariak atzera egin zuen [[1743]]an eta Frantzia bakarrik geratu zen Ingalaterraren aurrean. Frantzia Herbehereez jabetu zen ([[1747]]-[[1748]]), baina [[Akisgrango Hitzarmena (1748)|Akisgrango Hitzarmena]]k (1748) gauzak lehen bezala utzi zituen eta Maria Teresaren erregetza onartu behar izan zuen Frantziak.
 
== Erreferentziak ==