Slobodan Milošević: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Biografia: barne lotura zuzenketa
36. lerroa:
[[1992]]ko apiriletik aurrera, [[Jugoslaviako gerra]] hasi zenetik, bilera asko egin zituen nazioarteko bitartekariekin eta Jugoslaviako buruzagiekin. [[1993]]ko martxoan Bakearen Nazioarteko Konferentziako lehendakariekin elkartu zen [[Cyrus Vance]] eta [[David Owen]], [[Bosnia-Herzegovina]] 10 probintziatan banatzeko: hiru probintzia [[serbo-bosniar]]rentzat, hiru Bosniako [[musulman]]entzat, bi [[kroaziar]]rentzat, eta beste bi misto. Nolanahi dela ere, planak ez zuen aurrera egin. [[Uztailaren 17]]an, [[Paris]]en, [[Franjo Tudjman]] [[Kroazia]]ko lehendakaria, David Owen eta Cyrus Vanceren ordezko [[Trovard Stoltenberg]]ekin elkartu zen, Bosnia hiru errepublika autonomotan banatzeko: % 52 serbiarrentzat, % 31 musulmanentzat eta % 17 kroaziarrentzat. Hala ere, plan horrek, Milosevic-en, Bosniako lehendakari [[Alija Izetbegović|Alija Izetbegovicen]] eta, erabatekoa ez bazen ere, Franjo Tudjmanen onespena jasoagatik, ez zuen [[Radovan Karadžić|Radovan Karadzicen]] serbiarrenik jaso.
 
[[1994]]ko uztailean, hirugarren bake-plana prestatu zen, baina ez zen inolako akordiorik lortu. [[1995]]ean, Milosevicek bere Jugoslaviako errepublika federala eta [[Montenegro Jugoslavia Sozialista Federala]]ren ondorengotzat onar zitzatela eskatu zuen. Azaroaren hasieran, [[Dayton (Ohio)|Dayton]]en ([[Ohio]]), Bosniako bake-negoziazioak hasi ziren. Hilaren 21ean, Bosnia estatu batutzat onartu zen, egungo mugen barruan, baina bi lurraldetan banatuta: Federazio kroaziar-musulmana, batetik, eta serbo-bosniarren [[Serbia|Serbiako Errepublika]] bestetik. 2000ko urriko hauteskundeetan, Milosevic hasieran irabazle gisa azaldu bazen ere, iruzur egin zuela frogatu zen eta, herriaren presioz, lehendakaritza utzi zuen, [[Vojislav Koštunica|Vojislav Kostunicaren]] mesedetan.
Jugoslavia desegitea ekarri zuten gerretan, populazio zibilaren aurkako erasoen arduradun nagusietako bat izatea leporatu zioten, eta ''Balkanetako harakina'' deitu izan zioten. 2001ean Hagako Nazioarteko Auzitegiaren aginduz, atxilotu egin zuten, eta Hagara eraman zuten epaitzera. Epaiketak, 2002an hasi bazen ere, luze jo zuen, eten askorekin, eta 2006ko martxoaren 11n Milosevic hilik aurkitu zuten bere ziegan, bihotzekoak jota.
 
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}