Joanes Antxieta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Kanpo loturak: jaiotza urte kategoria
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t ken "san"
17. lerroa:
}}
 
'''Joanes Antxieta'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> ([[1462]], [[Azpeitia]], [[Gipuzkoa]] - [[1523]]ko [[uztailaren 30]]a, [[Azpeitia]], [[Gipuzkoa]]) [[Pizkundea|Berpizkunde]] garaiko [[euskal Herria|euskal herritar]] apaiz eta [[musikagile]] bat izan zen, eliz polifoniaren eta polifonia profanoaren ordezkari nabarmenenetakoa. San [[Ignazio Loiolakoa]]rekin ahaideturik zegoen familia batean jaio zen, ezezaguna den data batean. Era berean, ezer gutxi dakigu haren gaztaroaz ere, eta, seguruenik [[Salamancako Unibertsitatea]]n ikasi zuen arren, ez dakigu ziur non egin zituen musika eta apaiz ikasketak.
 
[[Elisabet I.a Gaztelakoa|Elisabet Katolikoak]] bere bigarren seme Gaztela eta Aragoiko Joanes infantearen kapera-maisu izendatu zuen [[1495]]ean, eta haren musika maisu ere izango zen. Hau hil ondoren, 1497an, erreginaren zerbitzura itzuli zen eta hainbat bidaia egin zituen gortearekin. Kalonjetza bat lortu zuen [[Granada (argipena)|Granadako]] katedralean, eta Azpeitiko [[Soreasuko Sebastian parroki-eliza]]ko erretore izendatua izan zen [[1503]]an.