Franklin Delano Roosevelt: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
103. lerroa:
[[1929]]ko [[1929ko kraxa|crashak]] eta ondoren etorri zen [[Ameriketako Estatu Batuetako Depresio Handia]]k politika berri baterako apustua egitera bultzatu zuen Roosevelt, [[New Deal]] izeneko programa, lagabeziari babesa emateko, herrialdeko ekonomia suspertzeko eta ekonomia zein gizarte sistema eraberritzeko asmotan. Iraupen handienetako lorpenen artean, AEBetako gizarte segurantza sistema eta [[Wall Street]]eko burtsaren arautegia daude. Honek guztiak, [[1932]]ko hauteskundeetan, estatubatuarren konfiantza irabaziarazi zion eta [[Herbert C. Hoover]] errepublikarraren gaineko garaipena lortu zuen demokratentzat.
 
[[New Deal]] programa ekonomikoa gastu publikoa sustatzean zetzan, azpiegituran inbertituz; gobernaldiaren lehenengo urtetan, [[Energia hidrauliko|hidroelektrika]]k, errepideak, eskolak eta era guztietako proiektuak eraman ziren aurrera, herria modernizatuz eta krisi ekonomikoari buelta ematea lortuz.
 
Bere agintaldian, atzerriko politikari indar handia eman zion, AEB munduko potentzia nagusi bihurtu nahian eta [[1933]]an, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunarekin]] harreman diplomatikoak ezarri zituen.
114. lerroa:
 
[[Doolittle inkurtsioa]] bultzatu zuen [[1942]]ko martxoan japoniarrei emandako lehenengo erantzun bezala eta zuzenean jarraitu zituen armadaren gorabeherak.
[[Fitxategi:Yalta summit 1945 with Churchill, Roosevelt, Stalin.jpg|right|thumb|250px|[[Winston Churchill|Churchill]],[[Franklin Delano Roosevelt|Franklin Roosevelt]] eta [[Iosif Stalin|Stalin]] [[Jaltako Batzarra|Yaltako Konferentzia]]n [[1945]]ean]]
Diplomaziaren aldeko, Franklinek aliatu politikoekin harreman pertsonalak mantendu zituen eta [[Winston Churchill]] edo [[Iosif Stalin|Stalinekin]] bildu zen behin baino gehiagotan, bakarka edo taldean, [[Bigarren Mundu Gerra|II. Mundu Gerra]] ondorengo akordioak sinatzeko [[Jaltako Batzarra|Yaltako Konferentzia]]n. Honen ildotik, [[Nazio Batuen Erakundea|NBEren]] ([[Nazio Batuen Erakundea]]) sorrera bultzatu zuen.
 
[[Manhattan Proiektua|Manhattan proiektuaren]] berri bazuen, [[bonba nuklear|bonba atomikoa]] garatzeko, baina ez zuen bere erabilera administratzeko aukerarik izan. [[1945]]eko [[apirilaren 12]]an hil zuen [[garun]]eko [[minbizi]]ak, [[Warm Springs]]eko ([[Georgia]]) etxean zuen eskritorioan, ia gerra bukatzear zegoenean, baina ikusi gabe eta [[Iosif Stalin|Stalin]] ahalguztidunarekin akordioa lortu gabe.