Thomas Mann: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t →‎Lanak: barne lotura zuzenketa
37. lerroa:
Nazismoa zabaltzen hasi zenean aurre egin zion gogor, eta Hitlerrek aginpidea eskuratu zuelako Suitzara erbesteratu behar izan zuenez geroztik (1933), Thomas Mannek filosofia sustrai sakoneko alegoriak moldatu zituen gizarte modernoari buruz.
 
Germaniar kulturaren suspertzaileen eredua aldarrikatuz eta aldi berean arrazoiaren aldeko deia eginez, ''[[Sigmund FreusFreud|Freud]]'' (1929), ''[[Johann Wolfgang von Goethe|Goethe]]'' (1932) eta ''[[Richard Wagner|Wagner]]'' (1933) saiakerak idatzi ondoren, bere eleberri nagusietako hi idatzi zituen: batetik, ''Joseph und seine Brüder'' (1933-1943,"Jose eta bere anaiak") zikloa (lau liburu), [[mendebaldeko zibilizazioa]]ren sustraiak arakatuz eta [[Biblia]]ko historia beste era batera azalduz, eta bestetik, ''Doktor Faustus'' (1947, "Fausto doktorea"), nazismoa gerta zedin lagundu zuten gorabeheren azterketa psikologiko eta moral sakona, bere arima deabruari saltzen dion musikari bati buruzko kontakizunaren bidez egina. Azkeneko lanetan bere betiko ironiaz eta umoreaz azaldu zituen gauzak berriro: ''Der Erwählte'' (1951, "Aukeratua") eta ''Bekenntnisse des Hochstaplers Felix Krull. Der Memoiren erster Teil'' (1954, "Felix Krull iruzurgilearen aitorpenak").
 
Zurichen hil zen, 1955eko abuztuaren 12an.