Voltaire: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →Biografia: Barne lotura zuzenketak |
t Gramatika |
||
3. lerroa:
== Biografia ==
Voltaire Parisen jaio zen, legegile-familia burges batean. Bost anai-arreba izan zituen, eta guztietan gazteena izan zen Voltaire; anaietako bi oso gazte hil ziren. Zazpi urte zituela, ama hil zitzaion; harrezkero, dirudienez, isolaturik bizi izan zen familiaren barruan, besteak beste, aitarekin oso ondo konpontzen ez zelako. Anaietako batekin ere liskar ugari izan zituen, hura jansenista zen
Idatzi haren ondorioz, erbesteratu egin zuten. Parisa itzuli zenean, beste bi poema iraingarri idazteagatik kondenatu zuten berriz ere. [[1718]]an [[''Oedipe'']] (Edipo) eta [[1725]]ean [[''Marianne'']] (Mariana) tragediak idatzi zituen, eta bi tragedia horiek eman zioten, hain zuzen, ospea. Edipo lanean Voltaireren pentsamenduaren bi gai nagusi azaltzen dira, optimismo morala batetik
Voltaire, berriz, zaldunarekin duelu bat prestatzen saiatu zen, eta ondorioz, [[La Bastille]]ra eraman zuten preso ([[1726]]). Berehala askatu zuten, baina Paristik alde egiteko baldintzarekin. Voltaire, orduan, [[Ingalaterra]]ra joan zen, eta han bizi izan zen [[1729]].
[[Fitxategi:Voltaire's chateau, Ferney.JPG|thumb|left|200px|Voltaireren gaztelua]]
[[1735]]ean kendu zioten zigorra, eta lan eta lan hasi zen: lan historikoak, tragediak, eleberriak, gai filosofiko eta politikoei buruzko bertsoak, etab. idatzi zituen. Bestalde, [[Frederiko II.a Handia|Prusiako Frederiko II.a]]rekin eskutitz bidezko harremana hasi zuen, eta [[1750]]ean haren gortera joan zen. [[Berlin]]en argitaratu zen ''[[Le siecle de Louis XIV]]'' (Luis XIV.aren mendea) lanaren lehenengo argitalpena. Baina, Voltaire oso pertsona independentea zen, eta berehala puskatu zuen ''errege filosofoarekin'' zuen harremana; azkenik, [[1753]]an Prusia utzi, eta [[Seroneseko abadia]]n denboraldi luzean egon ondoren -material ugari bildu zuen bertan bere lan historikorako-, [[Geneva]]tik hurbil zegoen herri batera joan zen, [[Les Delices]], izena eman zion herrira hain zuzen. Garai horretan idatzi zituen, besteak beste: ''[[La Pucelle]]'' (1755, Neskatxa), Joana Arc-ekoaren parodia lotsagabea; ''[[La loi naturelle]]'' (1756, Lege naturala), moral deistaren azalpena bertsotan, eta ''[[Essais sur les moeurs]]'' (1956, Ohiturei buruzko saiakera), historiaren filosofiaren lan handia.
18. lerroa:
[[Fitxategi:Voltaire Philosophy of Newton frontispiece.jpg|thumb|200px|Newtonen filosofiari buruzko liburuaren azala]]
[[Fitxategi:VoltaireCandidFrontis+Chap01-1762.jpg|thumb|Candido liburuaren irudia|200px]]
Voltairek lan ugari idatzi zituen; 1828an Bachautek prestatu zuen edizio kanonikoa ([[1877]]an Molandek osatua) 52 liburukik osatzen dute.
Voltaireren ezaugarri nagusietako bat bere literatura-, filosofia-, historia- eta politika-lanen arteko lotura estua da. Antzerki klasikoaren ereduak sentimenduen adierazpenera egokitzeko eta malgutzeko saiakera izan ziren Voltaireren tragediak, estetikari dagokionez; hala ere, Voltaireren beraren ideia filosofiko eta politikoen hedabide izatea izan zen lan horien balio nagusia. Voltaireren tragedia nagusiak, aipatuez gainera, hauek izan ziren: ''Brutus'' (1730), ''Mahomet'' (1742, Mahoma), ''Les scytes'' (1767, Eszitak). Tragedien ezaugarri
Ipuinetan eta kontakizun laburretan bere gaitasun ironikoaz baliatzen da Voltaire garai hartako bizitza politikoa eta zibila satirizatzeko eta
Voltaireren lanek historiografiako metodologia berri baterako bidea zabaldu zuten: Voltairek herrien garapenaren eta kulturaren interpretazio laiko eta globala egiten zuen, gertaera militar eta dinastikoen deskribapena egin ordez. ''Luis XIV.aren mendea'' lanean, Voltairek balorazio positiboa egiten du Eguzki erregeak lortutako emaitzen inguruan -estatuaren bizitza modernizatzea, Europan nagusitasuna lortzea- ; horretaz gainera, erreinaldi hartan nagusi izan ziren autoritarismoa eta erlijio-tolerantziarik eza kritikatzen ditu. Ohiturei buruzko saiakera-lanean, berriz, bilakaera zibilaren arrazoiak historia unibertsalaren barnean bilatzen ditu, eta gertaeren analisi zorrotza batetik, eta bestetik, iritziaren indar erakargarria, lotzen ditu. Lan horretan, bestalde, Serveti buruz idatzi zuen kapitulu baten ondorioz, arazoak izan zituen kalbinistekin. Iraultza aurreko Frantzian indar handia izan zuen Voltaire politikariak : ''Traité sur la tolerance'' (1763, Tolerantziari buruzko tratatua), ''Dictionnaire philosophique'' (1764, Filosofia-hiztegia), ''Idées republicaines'' (1763, Errepublikaren aldeko ideiak), ''A.B.C'' (1768).
[[Erlijio-fanatismo]]aren kontrako borrokak Voltaireren eremu intelektual guztia hartzen zuen. Gogoeta historikoaren bidez, Voltaireren pentsamenduak heldutasun-maila gorena eta ikuspegi kritiko zabala iristen ditu, eta hori guztia etorkizunerako mezu batean laburtzen da: [[monarkia absolutu|absolutismo]] ilustratua onartu ordez, askatasun zibila eskatu. Voltairek itxaropen osoa zuen poesia-lanekin iritsiko zuela betiereko ospea. Gaur egun, ordea, ''Candide'' lana jende askok ezagutzen du, eta haren bertso-lanak, aldiz, ez dira ia irakurtzen. Voltaireren iritzirako, narratiba egokiagoa zen egintza intelektualerako jardun literariorako baino. Hala ere, Voltairek narratzaile gisa egin zituen hogeita hamar urteetan oso bide luzea egin zuen; antzinako gero eta narrazio material eta egitura gehiago erabili zituen, eleberri pikareskoa eta exotismoa besteak beste, eta, aldi berean, gero eta gehiago lotu zitzaion fikzioari, alegia ilusioaren eta akatsaren idazketari. Idazketa horretatik abiatuta, tresna berezi eta eraginkorra osatu zuen metafisika gaitzesteko. Voltaireren estiloa oso ondo egokitzen zen berak iritsi nahi zituen helburuetara. Erretorikako konbentzioak baztertu zituen, eta hizkuntza zuzena erabili zuen: zartada moduko esaldiak osatzen ditu, doinu lehor eta sendokoak. Elkarrizketa izan zen Voltairek gehien erabili zuen baliabideetako bat,
== Kanpo-loturak ==
|