J'accuse…!: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
16. lerroa:
== ''J'accuse…!''en erabilera geroztik ==
Ordutik izenburu bereko artikulu mordoa argitaratu da eta esaldia hainbat bidegabekeria salatzeko erabili dute. [[18/98+ auzia]]n ere erabili izan zen.<ref name=aa/>
 
== ''J'accuse…!''en zati aipagarrienak ==
 
{{aipu|Lehendakari jauna: Onartuko al didazu, egun batez egin zenidan harrera onaren esker onez, ongi merezia duzun ospeaz ardura nadin eta esan diezazudan zure izarra, hain zorionekoa orain artean, dagoen orbainik lotsagaarrienaren eta ezin kenduzkoenaren mehatxupean dagoela? Onik atera zara gezur beltzetatik, bihotzak hartu dituzu. (...) Baina nolako lokatz plapa zure gainean -zure erregetzaren gainean esatera nindoan- Dreyfus afera itsusi hau!
 
(...) Eta kito, Frantziak aldean du lohia, eta historiak idatziko du zure agintaldian burutu zela krimen sozial hau (...).
 
Salatzen dut Billot jenerala Dreyfusen errugabetasunaren froga zehatzak esku artean edukita, hauek baztertzeagatik, eta horrela, asmo politikoz eta Agintaritza Gorena Babeste aldera, gizateriaren eta justiziaren kontrako krimenak burutu dituelako. Salatzen ditut Boisdeffre eta Gonse jeneralak, krimen beraren konplize bihurtu direlako, bata sukar [[elizkoi]]ak berotuta, eta bestea ausaz armakidetasun horrek bultzatuta, gerra bulegoak kutxa santu, erasogaitz bilaka dituztelako. (...)
 
Salatzen ditut gerra bulegoak, prentsan, eta batez ere L´Eclair eta L´Echo de Paris [[egunkari]]etan, iritzi publikoa bideratzeko eta euren errua estaltzeko kanpaina lotsagarria egin dutelako. Eta azkenik, salatzen dut lehenbiziko gerra kontseilua, dokumentu sekretu bat erabilita zigortu duelako akusatua; eta salatzen dut bigarren gerra kontseilua, legez kanpo jarrera hori estaltzeagatik eta jakinaren gainean egonik, errudun bat errugabe jotzean eginiko krimen juridikoa burutu duelako. (...)
 
(...) Hemen betetzen ari naizena ez da egiaren eta justiziaren leherketa bizkortzeko egindako ekintza iraultzaile bat baino. (...).Nire protesta sutsua ez da nire [[arima]]ren oihua besterik. Ausart daitezela epaitegira eramatera eta jendaurrean epaitzera. Zain nago.|Émile Zola, J'accuse…!, 1898ko urtarrilak 13}}
 
== Erreferentziak ==