Gaspar Montes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Biografia: barne lotura zuzenketa
3. lerroa:
== Biografia ==
 
[[Etxeandia]] eskultorearekin eta [[José Salis|J. Salís Camino]] pintorearekin hasi zituen ikasketak. Salís Camino eta N. Camiok pentsio bat lortu zioten, eta [[Madril]]a joan zen pintura ikastera. Han, [[J. M. López Mezquita]] eta [[F. Alvarez de Sotomayor]]rekin aritu zen ikasten eta lanean. [[1924]]an Gipuzkoako Aldundiak antolatutako Artista Berrien Erakusketan sari bat lortu zuen, sariaren diruarekin [[Paris]]a joan zen, eta Colarossi akademian aritu zen ikasten. [[1926]]an Madrilgo Ateneoko Erakusketa-aretoan erakutsi zituen zenbait lan, [[Bernardino Bienabe|Bernardino Bienabe Artia]] gipuzkoar pintorearekin batera.
 
Handik urtebetera [[Euskal Museoa (Baiona)|Baionako Euskal Museoan]] egin zuen erakusketa bat Bienabe Artia eta [[Jesus Olasagasti]]rekin. Arte Ederretako Erakusketa Nazionalera ''Roncesvalles'' eta ''Paisaje en Irún'' lanak bidali zituen [[1927]]an, eta ''El embarcadero'' eta ''Fuente de Narciso'' 1930ean. [[1938]]an Irungo Udal Akademian marrazki-eskolak ematen hasi zen.