Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t →‎Historia: barne lotura zuzenketa
24. lerroa:
 
== Historia ==
Italiako faxismoaren eraginez sortu zen, eta kapitalismoa eta sozialismoa biak gaitzesten zituen. Hasieran Espainiako Falangea izena besterik ez zuen alderdia. [[1934]]ko [[otsail]]ean, [[Onésimo Redondo]] eta [[Ramiro Ledesma Ramos|Ramiro Ledesma]]k sortutako ''Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarrak'' (JONS) alderdiarekin batu eta ''Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea'' (FE de las JONS) izena hartu zuen, uztarria eta geziak sinbolotzat harturik. Helburuak 26 puntutan laburbilduak zituen. Aberriak inperioa du helburu; itsasoko eta aireko potentzia bihurtzea; gizonaren betiko balioen errespetua; giza banakoaren ekimena bultzatzea; kapitalismoa eta marxismoa gaitzetsi eta enpresak nazionalizatzeko joera ziren ideologiazko puntu nagusiak.
 
Garrantzi handiko papera izan zuen Falange Españolak [[Espainiako Gerra Zibila|1936ko matxinadan]]. Hala, [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]] 150.000 falangista borrokatu ziren [[Francisco Franco]]ren gidaritzapean. [[1937]]an Francok [[Karlismo|karlisteekin]] batu eta ''Falange Española Tradicionalista y de las JONS'' (''FET y de las JONS'') sortu zuen.