Espainiako borboien berrezarkuntza Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
103. lerroa:
Hala bada, esan daiteke bi eratako banaketak izan zirela euskal gizartean. Alde batetik, hirien mundua nekazarien mundutik bereizten eta aldentzen zuena, espazio bakoitzak bere indar politiko eta jarrera propioak zituela. Hala, errepublikarrek talde urbanoa osatzen zuten batez ere; dinastiazaleek hirietan ere bazuten lekurik, haien eragina nekazari giroetara iristen zen arren; karlistak espazio baten zein bestean zeuden; gero, talde berriak, nazionalistak eta sozialistak batez ere, hiriburuetatik zabalduko ziren probintziara. Beste alde batetik, politizazioa handiagoa zen hirietan,eta ugariagoak aukerak, eta herri txikietan berriz nabarmenagoa zen [[kazikismo]]a, ideologia oinarri ahulagokoa. Beste banaketak, batetik Bizkaiaren errealitate anitz eta berria, industrializazioak ekarritako aldaketen adierazpen zena, eta, bestetik, gainerako probintzietako errealitate estatiko eta tradizionalagoa, bereizten zituen, eskualde guztietan gauzak berdin ez ziren arren.
 
Berehala antzeman zen Bizkaian politika aldaketa. 1891ko hauteskundeen ondoren, mea eta fabrika ustiaketarekin ikaragarri aberasten ari zen talde indartsu bat agertu zen. Lehengo Batzorde Liberala eta gainerako indar politikoak bazterturik geratu ziren politika egiteko molde berriarekin, ekonomiagatiko bezerian -begirunezko harremanetan edota hautagaiek gizartean izan zezaketen eraginean baino areago, lotura pertsonaletan, xehetasun haiek etorkizunerako galduko ez baziren ere- oinarritzen zen joera batekin alegia. Joera berri horren buru nagusiak bizkaitar kapitalista garrantzitsuenak ziren: [[Benigno Txabarri|Benigno]] eta [[Victor Txabarri|Víctor Txabarri]], [[José María Martínez de las Rivas|Martínez Rivas]], [[Pedro Pascual Gandarias|Gandarias]], [[Eduardo Aznar|Aznar]], Allende, [[José María UrkixoUrquijo Ibarra|Urkixo Ibarra]], Martínez Rodas, [[Jose Maria Lizana|Casa Torreko markesa]], [[José Ancillona]], [[Federico Etxebarria. 1897 beste urte esanguratsu bat da buruzagi talde berri honen sorreran, eta Bizkaian politika egiteko molde berrian. Izan ere, urte horretan, talde horretako buru adierazgarrienak, Víctor Txabarrik, [[Unión Liberal]] antolatu zuen, ''La Piña'' izenaz ezagunagoa, ideiak ez ezik interesak biltzen zituen taldea, hauteskundeei begira bizkaitar oligarkiako kideen arteko liskarrak baretzeko helburua zuena (beharrezko ez zirelakoan, eta oso garestiak gainera ekonomiaren aldetik). Talde horrek, ''[[de facto]]'', 1903 arte iraun zuen, eta gerora politika egoera zaildu bazen ere, ''La Piña''ko gizonak hautetsi izaten jarraitu zuten, eta, aldi batez, haien hautespen prozedurak erabili ziren.
 
Prozedura horien artean sufragioa faltsutzeko era guztietako moduak zeuden -Espainia osoan gertatzen zen bezala bestalde-; hautesleei botoak erostea, bizkor eta asko, izaten zen Bizkaian eta Euskal Herrian oro har sistema ohikoena. ''La Piña''k, hiritarren botoak erosteaz gainera, sistema osoa ere usteldu zuen. Halako nagusitasuna lortu zuen non beste talde batzuk ere kutsatu baitzituen, esaterako errepublikarrak edota karlistak, behin baino gehiagotan onartu baitzuten Unión Liberalekin konponketak egitea. Era horretan, XX. mende hasieran, Bizkaian, sistema hondatu eta usteldu baten kontrako oposizio politikoa sortu zen, talde sortu berrietan, hau da, nazionalista eta sozialisten artean, eta ez lehenagoko taldeetan.
117. lerroa:
1905 arte ez ziren hasi hauteskundeetako emaitzak sektore politiko desberdinen errealitatea eta gizarte pisua adierazten.
 
Barrutia menderatzeko zailtasunak azaltzen ditu orain diputatuen aldaketak: Lezearen garaipena, 1891n, liberal-foruzaleen garaia bukarazi zuena; Solaegi, izenez errepublikarra, baina izatez Txabarriren hautagaia; Martínez Rivas industria gizona, 1894an botoak erosten 40.000 duro gastatu zituena, eta beste hainbeste egin zuena 1989ko hauteskundeetan; [[Federico Etxebarria]] errepublikarra eta [[Tomás Zubiria]] kontserbadorea hurrengo hauteskundeetan atera ziren, antzeko prozedurekin; [[José María Urquijo Ibarra|José María Urkixo Ybarra]]k, Adolforen anaiak (diputatu [[Barakaldo]]tik 1896an, eta Bizkaiko Diputazioko lehendakari) 1903an monarkiko, katoliko, autonomiazale eta baita nazionalisten botoak ere bildu zituen (1901 ezkero bere egunkarian, ''[[La Gaceta del Norte]]''n, ageri zen eskuin katolikoa bateratzeko saioa azpimarratuz era horretan); Solaegi errepublikarrak hauteskunde "garbiak" irabazi zituen 1907an, [[Pablo Iglesias]] sozialistaren kontra (3.922 boto batak eta 3.104 besteak); Fernando Ybarrak, Bizkaiko Alderdi Kontserbadorearen buruzagi eta sortzaileak (alderdi [[Antonio Maura|maurista]] zen), katolikoen eta euskal nazionalisten parte baten laguntzarekin irabazi zuen 1907an; 1910etik aurrera, [[Horacio Etxebarrieta]] errepublikarrak [[Ramon de la Sota|Ramón de la Sota]] nazionalistarekin batera, politikan dinastiazale ez zen enpresari handiaren salbuespenezko eredua, eta, 1918tik aurrera, [[Indalecio Prieto]] sozialistak, garbi adierazi zuten beren emaitzekin, aliantza errepublikar-sozialistak Bizkaiko hiriburuan zuen indarra.
 
Industriako kapitainen botere ahalguztiduna, kontserbadoreena alegia, apurtzen hasi zen Bilbon XX. mendearen lehen hamarraldiaren hasieran, errepublikar, sozialista eta euskal nazionalisten pisua nabarmentzen hasi zenean hain zuzen. Une horretan hasi zen halaber gerora mamitu ez zen talde hori aldatzeko saio bat, Fernando Ybarra buru zuena; ''La Gaceta del Norte'' zelarik euskarria, eta euskal nazionalisten babesarekin, alderdi dinastiazale katoliko eta erregionalista baten aldera egin nahi zuen. Babes hori lortu nahian, Antonio Maura kontserbadorearen ardurapean, nazionalistak izendatu zituzten Bilboko alkatetzarako [[Gregorio Ibarretxe|Ibarretxe]], [[Jose Horn|Horn Areilza]], saioak iraun zuen artean. Horren ondorioz, nolanahi ere, kontserbadoreak (1909ko uztailan, Ybarra zela buru) eta liberalak (1910ean, [[Gregorio Balparda]] zela buru), alderdi gisa antolatzea besterik ez zen lortu.