Globalizazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
85.87.114.210 (eztabaida) wikilariaren 5190885 berrikuspena desegin da
20. lerroa:
* [[Kapitalismo]]aren zabalkuntza garatutako herrietatik garapen prozesuan dauden herrietara.
 
==Hizkuntza aniztasuna eta "lingua franca"-k==
==Munduko jende gehienak hizkuntza bat baino gehiago egiten du. Hizkuntza kontaktuak gertatzen dira bat beste bat(zu)ekin elkar harremanetan ipintzen direnean, [[mailegu (hizkuntzalaritza)|maileguen]] bidez esate baterako. Emaitza ohikoenak [[Pidgin (hizkuntza)|pidgin]], [[kreolera]] eta bestelako nahasketak dira. Hizkuntza aniztasuna fenomeno sozial bihurtzen ari da, globalizazioak eta kultura irekitasunak bultzaturik. Informaziora iristeko erraztasunari esker, [[Internet]]en bidez nagusiki, hizkuntza askorekin harremana edukitzea gero eta maizago gertatzen da.==
 
[[Lingua franca]] bestela da hizkuntza bat sistematikoki erabiltzen dena komunikazioa ahalbidetzeko pertsonen artean, etxeko hizkuntza desberdinak dituztenak, bereziki hirugarren hizkuntza bat denean, hau da, ez hiztun batena ezta bestearena ere. Gaur egun, munduan bigarren hizkuntzarik zabalduena [[Ingeles]]a da: 3.5 bilioi pertsona inguruk badauka hizkuntza honen maila egokiren bat. Ingelesa da Interneteko hizkuntza nagusia. Munduko posta elektronikoen %35 inguru ingelesez egiten dira, bai eta munduko irratsaioen %40a ere. Beste lingua franca batzuk [[arabiera]], [[txinera]], [[frantsesa]], [[errusiera]] eta [[gaztelania]] dira. Afrika, [[swahili]], [[wolofera]] eta [[lingala]] eta Asian [[pertsiera]] aipatzekoak dira.