Balea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 212.21.240.48 (eztabaida) wikilariaren 4947356 berrikuspena desegin da
17. lerroa:
 
== Balearen ekonomia eta ehiza ==
Balearen parte guztiak aprobetxatzen dira. Hala, lumera, gihar eta hesteetatik xaboiak egiten dira; gibeletik olioa; guruinetatik intsulina, kortisona eta beste hormonak lortzen dira, eta haragia oso estimatua da jateko. Gaur egun, garai bateko eskuzko arpoiaren ordez, arpoi leherkaria jaurtitzen zaio baleari kanoi berezi batez. Kanoi hori 1860an asmatu zen; ordurako, ordea, hainbat balebalea mota desagertzen hasiak ziren.
 
Hainbat hitzarmen izenpetu dira nazioen artean bale-arrantza debekatzeko. Gaur egun, ia munduko herrialde guztiek dituzte akordio horiek sinatuta; hala ere, balea harrapatzen segitzen da eta desagertzeko arriskuan dago. [[Norvegia]], [[Japonia]] eta [[Groenlandia]] dira herrialde ehiztari nagusiak.
 
Euskal Herrian ere, balea arrantzak garrantzi handia izan zuen XIII. – XVI. mendeen bitartean (ikus «[[Euskal Herriko baleazale]]»).
 
== Literaturan eta zineman ==