Philippe Starck: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t →‎Biografia: Barne lotura zuzenketak
27. lerroa:
Philippe Starckek Parisen ikasi zuen, [[École Camondo]]ko eskolan. 1968an bere lehen enpresa fundatu zuen, gailu puzgarrien produkzioaz arduratzen zena. 1969. urtean, 20 urte zituenean, [[Pierre Cardin]]en zuzendari artistiko bilakatu zen.
 
1974. urtean [[Estatu Batu]]etara mugitu zen. Bi urte beranduago, Parisera bueltatu zen bere lehenengo ''night club''-ak proiektatzeko, “La main bleu” eta “Les Bains-Douches”. [[1979]]an, 30 urte zituela, “Starck Product” enpresa sortu zuen, beranduago Ubik modura berrizendatu zuena. Ondoren, hainbat produktore italiarrekin hasi zen lanean ([[Driade]], [[Alessi]], [[Kartell]], etab.) , eta mundu mailan ezagunak diren Drimmer [[Austria]]rra, [[Vitra]] [[Suitza]]rra eta [[Disform]] [[Espainia]]rra sortu zituen. Starcken diseinu demokratikoaren ideiak kostu baxuko eta masan produzitutako produktuen diseinuan datza, eta horretan oinarritu ditu berak sortutako enpresa guztiak.
 
[[80.1980ko hamarkada]]n, [[François Mitterrand]] presidente frantsesaren etxebizitza berriztatu zuen [[Eliseo jauregia]]n. Honetaz gain, Pariseko Café Costes eta [[Tokio]]ko Caffé Manin kafetegietako barnealdeak berriztatu zituen. Bestalde, [[New York]] hiriko [[Royalton]] Hoteleko barnealdearen dekorazioaren arduraduna izan zen, eta Laouiole aizto-dendetako lokalen planoak proiektatu zituen. 80. hamarkadaren bukaeran “La Fiamma” itsasontzia eraiki zuen Asahi enpresarako eta Nani Nani eraikina Rikugorentzat Tokion. Horretaz gain, Teatriz eta Ramses koliseoetako, eta Paramont Hoteleko barne-dekorazioaren diseinuaz arduratu zen. Hortaz gain, azken 30 urteetan hainbat hotel diseinatu ditu mundu osoan zehar, hauen artean, [[Miami]]ko [[Delano]], [[Los Angeles]]eko [[Modrian]] eta [[Londres]]eko [[Sanderson]]. Azken urteetan, bere karrera luxuzko hoteletara bideratu du, Hotel Meurice eta Le Royal Monceau 2010ean Parisen.
 
Eraikinez aparte, beste hainbat arlotako produktuak diseinatu zituen: altzariak, arropak, kaleko altzariak, industriako produktuak (adib. haize-turbinak), sukaldeak, argiztapenak, bulegoetarako ekipamendua (adib. grapagailuak), jostailuak, ispiluak, [[diseinu grafikoagrafiko]]a, lur, aire, itsaso eta espazioko ibilgailuak besteak beste.
[[Fitxategi:Bilbao - Alhóndiga 10.JPG|thumb|[[Azkuna Zentroa]], Bilbo]]
Bere azken lanen artean, [[Bilbo]]-ko kultur eta aisialdirako [[Alhondiga]] gunea dago, gaur egun [[Azkuna Zentroa]] izenez ezagutzen dena. Eraikin hau 2010. urtean zaharberritu zuen. Bestetik, itsasoa eta itsasontzia maite dituen Philippe Starckek [[Palma MallorcaMallorcakoa]]n dagoen [[Port Adriano]] portua diseinatu zuen 2012an. Hortaz gain, [[Steve Jobs]]en Venus yatea diseinatu zuen urte berean.
 
Gorputza zein arima zaintzean sinesten duen pertsona den heinean, Philippe Starck hainbat jatetxeren jabe da: ''Bon'' (2000), ''Mori Venice Bar'' (2006) eta ''Le Paradis du Fruit'' (2009) Frantzian eta ''Katsuia'' (2006), jatetxe japoniarren serie bateko lehena, Los Angelesen.