Margarita Valoiskoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Biografia: Barne lotura zuzenketa: Elisabet Valoiskoa (1546-1568)
33. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Henrike II.a Frantziakoa]]ren eta [[Katalina Medici]]ren zazpigarren alaba zen. Bere hiru neba Frantziako errege izan ziren: [[Frantzisko II.a Frantziakoa|Frantzisko II.a]], [[Karlos IX.a Frantziakoa|Karlos IX.a]] eta [[Henrike III.a Frantziakoa|Henrike III.a]]. Ahizpa bat, [[Elisabet Valoiskoa (1546-1568)|Elisabet]], [[Filipe II.a Espainiakoa]]ren hirugarren emaztea izan zen, eta beste bat, [[Klaudia Frantziakoa|Klaudia]], [[Karlos III.a Lorenakoa]]rekin ezkondu zen.
 
[[Nafarroako Erresuma|Nafarroako]] errege [[Henrike III.a Nafarroakoa|Henrike III.arekin]] ([[1599]]tik aurrera Henrike IV.a izenez [[Frantziako Erresuma|Frantziako]] errege izan zena) ezkondu zen [[1572]]ko abuztuan. Sei egun geroago [[San Bartolome gaueko sarraskia|San Bartolome eguneko sarraskia]] baino egun batzuk lehenago, eta badirudi berari esker irten zela senarra bizirik ataka hartatik. Senar-emazteak berex bizi izan ziren luzaroan eta guztiz ospetsuak bihurtu ziren [[Paris]]en Margot erreginaren amodiozko ibilerak. Eskandalu haiek ezin eramanik, [[Auvernia]]ko [[Usson (Puy-de-Dôme)|Ussongo]] gazteluan itxiarazi zuen senarrak [[1587]]an, zeuzkan maitale guztien izenak banan-banan esanarazi ondoren. [[1605]] arte eduki zuten itxirik. [[1599]]an egin zuten senarra Frantziako errege eta [[1600]]ean lortu zuen dibortzioa errege berriak, emazteak ondorengorik eman ez ziola eta. [[1605]]ean utzi zuten aske Margarita Valoiskoa eta Parisen bizi izan zen azken urteetan. Kultura handiko emakumea zen eta oroitzapen liburu bat (''Mémoires'') eta poemak idatzi zituen.