«Filipe II.a Espainiakoa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
→‎Frantzia: Barne lotura zuzenketa: Elisabet Klara Eugenia Austriakoa
t (→‎Tronuratzea: Barne lotura zuzenketa: Elisabet Valoiskoa (1546-1568))
t (→‎Frantzia: Barne lotura zuzenketa: Elisabet Klara Eugenia Austriakoa)
[[Karlos Habsburgokoa|Bere aitaren]] erregealdian bezala, [[Frantzia]]k potentzia aurkaria izaten jarraitu zuen. [[Henrike II.a Frantziakoa]]ren aurka [[Italia]]n eta Frantzian borrokatu zen, eta azken honetan garaile suertatu zen [[Saint-Quentingo gudua]]n. Frantziak, orduan, [[Flandria]]n finkatu zuen bere helburua, baina hor ere garaitua izan zen [[Gravelinesko gudua]]n ([[1558]]). Azkenean, [[1559]]an [[Cateau-Cambresisko bakea|Cateau-Cambrésiseko bakea]] sinatu zen, eta horren bidez Espainiak hegemonia lortu zuen Europan.
 
[[1580ko hamarkada]]n, Frantziako erregetzarako gatazken garaian, Filipe II.ak [[Parisko Liga Santua]]ren alde hartu zuen parte, [[Henrike III.a Nafarroakoa]] eta [[higanot]]en aurka. Horrezaz gain, [[Henrike III.a Frantziakoa]]ren erailketaren ondotik ([[1589]]), Frantziako tronua bere alaba [[Elisabet Klara Eugenia Austriakoa|Elisabet Klara Eugenia]]rentzat galdegin zuen. Baina Filiperen asmoek huts egin zuten: Henrike Nafarroakoa [[katolizismo]]ra bihurtu zen eta, [[Vervinsko bakea]]n ([[1598]]), Frantziako erregetzat onartu behar izan zuen<ref name=brit/>.
 
=== Mediterraneoa ===