Agosti Xaho: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
t →‎Haurtzaroa: Barne lotura zuzenketa: frantses
31. lerroa:
Aitak, André Xahok, hogeita hamalau urte zituen Agosti jaio zenean. Amak, Rose Lagardek, hamazazpi urte besterik ez. Xahotarrak, aita André eta aitatxi Joseph, [[Atharratze]]koak ziren, Erregearen Justiziaren ordezkariak. [[Maule]]ko Lagardetarrak ere ongi jarritako funtzionarioak ziren. Xahotarren artean, bazen idazlerik: osaba Pierrek saiakera bat idatzi zuen [[euskara]]ren jatorriaz, eta [[gramatika]] bat, biak argitaragabeak. Agosti eta haren hiru anaiak tradizio horri lotuko zitzaizkion.<ref name=zabaltza/>
 
Agosti seme nagusia zen. Guztira zazpi anai-arreba ziren. Haren anaia Jean-Baptistek [[Pierre Topet|Etxahun]] bertsolariaren bizitzaz liburu bat idatzi zuen [[frantsesefrantses]]zez, eta Joben liburua [[zuberera|Zuberoako euskaran]] eman. Beste anaia batek, Jean-Pierrek, Etxahunen biografia hori zubererara itzuli zuen.<ref name=zabaltza/>
 
Andréren eta Roseren etxean euskaraz egiten zen eta, pentsatzekoa denez, frantsesez ere bai. Agosti, gainera, [[gaskoi (hizkuntza)|gaskoiz]] eta [[gaztelania]]z ere ongi moldatzeko adina ikasi zuen. [[Aleman]]ez, [[latin]]ez eta, agian, [[greziera|grekoz]] ere ikasi zuen, irakurtzeko eta itzultzeko adina. Haren [[sanskrito]] maila, ordea, kaxkarragoa zen nahiz eta Xahok sanskritoz ere ederki zekiela sinetsarazi nahi izan.<ref name=zabaltza/>