Bankuaren gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
2. lerroa:
 
==Aurrekariak==
[[Fitxategi:General_Jackson_Slaying_the_Many_Headed_Monster.jpg|thumb|250px|Jacksonek bankuaren kontra zeraman borrokaren marrazki satirikoa]]
Estatu Batuetako Bigarren Bankua Estatu Batuen banku ofiziala zen, diruaren igorlea eta, beraz, haren gaineko eskumenduna. Estatu Batuetako Lehenengo Bankua 1791tik 1811ra luzatu zen, baina gobernuak ez zion baimena berritu. Hala ere, Rothschild familiako finantza gizon boteretsuek (Londresen oinarrituta) mehatxu egin zioten Estatu Batuei Ingalaterraren bitartez, eta gerra piztu zen.<ref name="Still, 53'00">Still, 53'00"</ref> 1816an, Estatu Batuak Ingalaterrarekin izandako gerran zorpetuak zirela, finantzaren handikiek (Rothschild nazioarteko familia boteretsuaren agente bat, [[Nicholas Biddle]], buru zutela) dolarra igortzeko 20 urteko baimena eskuratu zuten (1836an agortzekoa beraz).
 
==Borroka gordina==
[[Irudi:Crystal Clear action loopnone.png|30px]] Ikus, gainera <noinclude>[[Andrew Jackson#Bankuaren kontrako gerra|Andrew Jackson § Bankuaren kontrako gerra]]</noinclude>
[[Fitxategi:1832bank1.jpg|thumb|right|250px|1833ko komiki demokrata, bertan Jackson ''deabruaren bankua'' (Bigarren Bankua) suntsitzen ari dela]]
[[Fitxategi:Jackson 4.jpg|thumb|250px|Bankuari buruzko karikatura, Jacksonen erreformaren harira (1833): "Arratoiak hondoratzen den ontzitik alde egiten"]]
[[Fitxategi:JacksonAssassinationAttempt.jpg|thumb|right|250px|Richard Lawrencek egindako Jacksonen kontrako hilketa ahalegina (1835ko koadroa)]]
===Jackson aurrez aurre bankuarekin===
1829an, Andrew Jackson jenerala aukeratu zuten Estatu Batuetako presidente, Bankuaren kontrakoa. Estatu Batuetako Bigarren Bankua ez zen gobernuarena, pribatua baizik. Horrenbestez, Andrew Jacksonek konstituzioz kanpokotzat zeukan (monopoliotzat), handiki finantzarioen talde baten onuran jokatzen ari zelakoan, eta ez herriaren alde, hauteskunde-kanpainetan esku hartuz eta Bankuaren aldeko legeak egiteko diputatuak erosiz.<ref name="Meacham, 53. or.">Meacham, 53. or.</ref> Berehala Jacksonek presidentetzatik urruntzeko kanpaina latzei egin zien aurre (bere eta emaztearen kontrako irainak ere tartean).
47. lerroa:
 
===Bankuaren eta Biddleren gainbehera===
[[Fitxategi:Appletons' Biddle Nicholas financier.jpg|thumb|250px|Nicolas Biddle banku-gizona]]
Biddlek ekonomia uzkurtzeko 1833an egindako ahaleginak kontrako ondorioa izan zuen 1834an: bere ospea makurtu zuen, baita Estatu Batuetako finantzen eta ekonomiaren zentro askotan ere. Ia ezustean, 1834ko apirilean 4an, lehen egindakoaren kontrako norabidea hartu zuen Kongresuak: dirua igortzeko Bankuaren baimena, 1836an amaitzekoa, kentzearen alde bozkatzea (134 82ren kontra).<ref name="Still, 01:09'38">Still, 01:09'38"</ref> Gainera, ikerketa batzorde bat eratzea erabaki zuen, ekonomiaren beheraldian Bankuak erantzukizunik izan oten zuen argitzeko.<ref name="Meacham, 278. or.">Meacham, 278. or.</ref> Jackson lorian zen, bere hitzetan: