Bankuaren gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
19. lerroa:
Aldiz, Louis McLanek Roger B. Taney estatuaren fiskala zuen begira, Bankuaren kontrakoa, baita McLaneren asmoei igarri ere. Taneyk Jacksonen konfiantza irabazi zuen pixkanaka, eta Adierazpenaren esaldi erabakigarriak anbiguotasunez jantzi zituen. Batera edo bestera, baimenaldiaren mugaegunerako, artean, lau urte falta zirela eta 1832 amaierako hauteskundeak gainean zituztela, McLanek Bankuaren baimenaldiaren gaia Kongresura ekartzeko deliberoa hartu zuen, Jackson behartuz eta kinka batean jarriz. Jacksonek boterearen lehiari buruzko Bankuaren ordagotzat jo zuen.
 
Kongresuko eztabaidan, Jacksonek gobernuak gehiengoaren interesak babesteko daukan betebeharra defendatu zuen, eta gutxiengo aberatsak eta boteretsuek gobernua beren alde bihurritzeko daukaten joeraz ohartarazi.<ref name="Meacham, 209-210. or.">Meacham, 209-210. or.</ref> Aldiz, Kongresua ez zuen bere alde izan, eta onartu egin zuen Bankuari baimena berritzea (1832ko uztailaren 3a). Ez zen falta izan eroskeriarik bozketetan, Karolina Iparraldeko kongresukide Samuel Price Carsonena adibidez, Bankuaren kontrako garbia, baina Bankuaren 20.000 dolarreko kreditu baten truke bere botua aldatutakoa. Taneyk giza gogoaren ahuldadearen eta Bankuak demokraziari ekartzen omen zion ustelkeriaren adierazgarritzat jo zuen kasu hori.
 
Uztailaren 4an, Jacksonek honela adierazi zion Van Buren Estatu Idazkariari (presidente bilakatuko zenari):
 
{{esaera2|Van Buren jauna, Bankua ni hiltzeko ahaleginean dabil, baina neronek hilko dut Bankua.}}<ref name="Meacham, 201. or.">Meacham, 201. or.</ref>
 
Jackson erabat asaldatu zen Kongresuaren eta Senatuaren erabakiarekin, eta erabaki exekutibo ausarta (baina oso eztabaidagarria) hartu (1832ko uztailaren 10a): betoa jartzea eta, era horretan, Bankuaren baimena ez berritzea. Tentsio horretan, 1832ko abenduko hauteskundeetarako lehia hasi zen.