Pilar Ganuza: berrikuspenen arteko aldeak

mendigoizale nafarra
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Pilar Ganuza Goñi''' (Iruñea, 1948ko urriaren 11a-) alpinista nafarra da, herrialde horretako lehendabiziko emakumea (eta bakarra) 8.000ko batera ig...»
(Ez dago alderik)

14:29, 29 urria 2015ko berrikusketa

Pilar Ganuza Goñi (Iruñea, 1948ko urriaren 11a-) alpinista nafarra da, herrialde horretako lehendabiziko emakumea (eta bakarra) 8.000ko batera igo duena. Hain zuzen ere Cho Oyu (Himalaia, 8.201m) izan zen 1992an. Donibane mendi-taldekidea da, eta Gregorio Áriz mendizalea bere senarra da.

Tontorrez tontor

Europatik kanpo, Cho Oyuz gain, Muztag Ata (Txina, 7.509 m), Mc Kinley (Alaska, 6.190 m), Aconcagua (Argentina, 6.961 m), Kilimanjaro (Tanzania, 5.895 m) eta Tubkal (Maroko, 4.165 m) besteak beste, eta geure kontinentean Cervino (Alpeak, 4.478 m), Mont Blanc (Alpeak, 4.809 m) eta Kluchevskoy (Siberia, 4.750m) izan dira igotako tontorretako batzuk.

Ikus, gainera