Euskal dantzak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Jhlegarreta lankidearen edukia ekarri Koruko Ama Birjinaren Eskola‎ artikulutik, aldaketa txikiekin
14. lerroa:
 
* '''Festa amaierako dantzak'''. Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez, [[inauteri]]etan jaia eta parranda girotik [[garizuma]]ko garaira pasatzea gogorarazten dute.
 
== Dantzak lurraldez lurralde ==
=== Bizkaiko Dantzak ===
Probintzia honetan egiten diren dantzen artean, aipatu beharrekoak ditugu jatorriz Durangoko Merinaldekoak direnak, orohar Dantzari Dantza deritzenak. Bederatzi dantzatako zikloak osatzen dituzte. Makila eta ezpatazko dantzekin dantzariak nabarmentzeko dantzak tartekatzen dira. Guztiek oinarrizko melodia eta urrats berak dituzte, koreografiak aldatzen direlarik. Ezaugarri nagusienak beren erritmo arina, beren indarra eta dantzatzen dituzten trebetasun fisikoa dira. Urte askotan zehar gure folkloreko dantzarik errepresentagarrienak izan dira, folkloreari ugarik aipatu izan dituztelarik eta aurreko mendeetako bidaiariek beren kroniketan berorien aipamena egin izan dutelarik.
 
Probintzia honetako beste dantza Kaxarranka deritzona da, Lekeitio herriko dantza tradizionala hain zuzen. Itsas herri honek urtero bere kofrade nagusia hautatzen duenean, orduantxe egiten da dantza hau. Ezaugarririk nabarmenena zera da, dantzari batek lau edo sei gizonek eutsiriko kutxa baten gainean igota egiten duela dantza.
 
=== Gipuzkoako Dantzak ===
 
Gipuzkoak, geografikoko Euskal Herriaren erdigunen kokaturiko probintzia izanik, bere euskal senideekiko dantza-tankera desberdina mantentzen du. Estilo eratsua, dotorea eta ezin hobeki osatua, trebaketa tekniko eta fisiko handia eskatzen du.
 
Hango dantzen artean, ezpata luze eta txikienak, makilenak, jorraienak, uztaienak eta abarrenak ditugu. Gizarte dantzak, diosalazkoak, gorteiuzkoak, etab. Dantza hauek, gehientsuenak, Juan Ignacio Iztuetak bildumatu zituen 1818-1824 urteetan, nahiz eta askozaz antzinagokoak izan, XV. eta XVI. mendeetan hauen aipamena egiten baita.
 
=== Nafarroa Beherako Dantzak ===
 
Seguraski, Euskal Herriko folklorerik antzinakoena kotserbatzen duen probintzia dateke Nafarroa Behera. Euskal Jauziak deritzen generoan oinarritzen da bertako dantza, Herri honetako forma, estilo eta musikarik tradizionaleekin. Ihauterietako zokloaren barruan burutzen da batik-bat, eta pertsonaia anitzetako konpartsa hauetan Bolantzak deritzenak nabarmentzen dira, hauek bait dira nagusiki dantzak burutzen dituztenak. Dantza-eskema beraren arauera burutzen dira, Euskal Jauzietan oinarrituta alegia, baina zenbatezinezko forma eta musikekin, guzti hori beren jantzi koloretsu ikusgarrien pean eta doinu alai eta bizien artean.
 
=== Nafarroako Dantzak ===
Euskal Herriko handiena den probintzia honetan, noski, Herri honetako folklorerik ugariena topatzen dugu. Halaber, kanpotikako eraginengana ageriena egon dena da, dantza-tankera eta ohitura asko bereganatu eta moldatu dituelarik. Dantza hauen artean karakteristiko bezala aipatzekoak dira hegoaldeko (Erribera) makila-dantzak, katean elkarturiko bikoteen gizarte-dantzak (hauei Ingurutxo deritze), Larraindantza, sokadantza, etab. Bestalde, Euskal Jauzien kideko dantzak ditugu, hona nola Baztango Mutil Dantza eta Otsagabiko makila-dantzak. Azken herri hau Pirinioetako aran batean kokatua dago eta bere baitan kontserbatzen dituen dantzetan, gaur egun erlijio kutsua badute ere, aspaldiagoko iragan mitologikoa soma dezakegu. Ituren, Zubieta, Lantz, Erribera eta abarreko Ihauterietan berriz mitologia, erlijiostasuna eta tradizioak topatuko ditugu.
 
=== Zuberoako Dantzak ===
 
Euskal Herriko probintzia txikiena den honek oso dantzatzeko modu berezia eta jakintsua kontserbatzen du, antzinako Euskal Jauzietan oinarritua. Gaur egun Ballet herritar batetarantza bilakatu dira eta folklorelarien goraipamenik bikainenak jaso izan ditu. Ihauterien zikloare barnean burutzen da eta pertsonaia anitzetako konpartsa batek osatzen du. Pertsonaia hauek bi taldetan banatzen dira: gorria edo onak eta beltzak edo gaiztoak. Hauek, herriak bisitatzerakoan hainbat erritual burutzen dute. Oso dantza bereziak ditu bost pertsonaiarentzat, hain zuzen ere guk dantzatzen ditugunak gorrien taldearen barruan.
 
== Dantza ezagun batzuk ==