Alemania: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t →‎Historia: barne lotura zuzenketak
122. lerroa:
[[1806]]. urtearen ondoren, [[Napoleondar Gerrak]] zirela eta, [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]]ren azken enperadoreak abdikatu zuenean, Inperioko estatu ohiak hasi ziren estatu alemaniar batu bat osatu nahian.
 
Auzia [[Frantziako Lehen Inperioa]]ren porrotaren ondorioz gauzatu zen. [[Napoleon Bonaparte|Napoleon]], enperadorea, suntsitu egin zuten baina atzerriko menderaketa bukatzeak ez zuen [[1815]]eko [[Germaniar Konfederazioa|Konfederazio Germanikoa]]ren barruan Alemania batua ekarri.
 
[[1848]]ko martxoan, [[1848ko iraultzak|Iraultza]] hasi zen Alemanian. Aurreko auzia berriro piztu zen: derrigorrezkoa zen Alemaniaren lurraldea definitzea Alemania estatu nazionala izateko. Lehendabiziko Parlamentuak, [[Frankfurt am Main|Frankfurten]] sortuak, estatu [[PangermanismoaPangermanismo|pangermaniko]] bat eratzea ezinezkoa zela ulertu zuen, Austria hor zegoen eta. Hori zela eta, "Alemania Txikia" sortzea erabaki zen, beti [[Prusia]]ren nagusitasunaren menpe.
 
[[1860ko hamarkada]]n [[Otto von Bismarck]] kantzelariak [[Prusia]]n Parlamentuaren aurkako eta exekutiboaren aldeko kanpaina egin zuen. [[1866]]an [[Zazpi Asteko Guda]]k "Alemania Txikia"ren aldeko auzia erabaki zuen.