Philips: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua kentzea
No edit summary
1. lerroa:
Herbehereetako multinazionala, 1890ean sortua. Munduko lehenengo elkarteetako bat izan da elektronikaren alorrean. Kabornozko harizko lanpara bat egin ondoren, Gérard Philips (1858-1842) ingeniariak eta bere aita Frédéric Philipsek erabaki zuten goritasun-lanparak eta osagai elektronikoak saltzen hastea. 1916rako beren beirategia zuten eta beren gas-fabrika ere bai. Garai horretan Europa, Brasil eta Australian hedatu zen enpresa. Baina zabalkunde handiena 1920ko hamarraldian lortu zuten, irratiari esker.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, zabalkunde handia izan zuen soinuaren eta irudiaren alorrean, merkatu berriak lortu baitzituzten. 1982an Compact Disc-aren teknologian nagusitasuna lortu zuten japoniarren aurretik. Philipsek gaur egun tresna elektronikoen sektorean lan egiten du batez ere, baina baita osasunaren, goi-fidelitatearen eta telekomunikazioaren alorrean ere. Hodi katodikoen munduko lehenengo ekoizlea da.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}