FK Borac Banja Luka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: {{Futbol-talde infotaula |berezko izena = Fudbalski Klub Borac Banja Luka |ezkutu irudia = |ezizenak = ''Crveno-plavi'' ("gorri-urdinak") |hiria = Banja Luka (Bosnia-Herzeg...
(Ez dago alderik)

22:00, 2 ekaina 2015ko berrikusketa

FK Borac Banja Luka (izen osoa Fudbalski Klub Borac Banja Luka) Bosnia-Herzegovinako futbol talde bat da, Banja Luka hirikoa. Jokaturiko azken Mitropa Kopa irabazi zuen, 1992koa, eta Bosnia-Herzegovina askatu zenetik Liga eta Kopa bana irabazi ditu.

Fudbalski Klub Borac Banja Luka
Ezizena(k)Crveno-plavi ("gorri-urdinak")
Sorrera1926
Futbol zelaiaBanja Luka City Stadium
edukiera: 13.500 lagun
inaugurazioa: 1937
JabeaTxantiloi:BIH Draško Ilić
EntrenatzaileaTxantiloi:BIH Vlado Jagodić
LigaBosnia-Herzegovinako futbol liga
2014-155.a
Webguneawww.fkborac.net
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

Taldea 1926an sortu zen Radnički sportski klub Borac izenaz, Jugoslavia ohiko zaharrenetakoa zen beraz. "Borac" izenak "borrokalaria" esan nahi du.

1961 urtean Jugoslaviako lehen mailara igo zen baina urtebete egin zuen bertan. 1971ean berriz igo zen eta 1974an Jugoslaviako Kopako finala jokatu zuen baina Hajduk Split-ek 1-0 garaitu zuen. Lau urte egin zituen maila gorenean.

1988an berriz ere Jugoslaviako Kopako finala jokatu zuen, oraingoan Belgradeko Izar Gorriaren aurka eta 1-0 emaitzaz nagusitu zen, bere lehenengo titulua eskuratuz. 1992an denboraldi bikaina egin zuen, liga laugarren eginez eta Mitropa Kopa eskuratuz (Erdialdeko Europako taldeen arteko txapelketa historikoa). Jugoslaviako azken liga eta azken Mitropa Kopa izan ziren, hurrengo urtean gerra hasi baitzen.

Bosnia-Herzegovina independente bihurtu zenean taldearen indarra jeitsi egin zen, dena dela Bosniako Serbiar Errepublikako talde indartsua izaten jarraitu zuen eta bertako bost kopa eta liga bat irabazi ditu dagoeneko. Bosnia-Herzegovina osoari dagokionez Liga bat eta Kopa bat eskuratu ditu.

Palmaresa

Jugoslavian: 1

Bosnia-Herzegovinan: 7

Nazioartean: 1

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: FK Borac Banja Luka