Neolitoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 79.148.25.220 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
36. lerroa:
Gizakiak antzinatik ezagutzen zuen landareen zikloa, lurreko fruituak bildu eta janez elikatzen zenez. Era berean, ezagutzen zituen animalien ohiturak ere, haiekin batera bizi izan baitzen sortu zenez geroztik. Hala, duela 9.000 urte inguru, lurralde emankorretan (Nilo ibaiaren inguruan eta Eufrates eta Tigris ibaien artean) bizi zen gizakiak laboreak lantzen ikasi zuen. Hasieran, bihiak erein zituen: [[gari]]a, [[zekale]]a eta [[artatxiki]]a batez ere. Halaber, [[liho]]a lantzen zuen ehunak eta arropak egiteko.
 
Geroago, orain dela 7.000 urte inguru [[Txina]]n eta [[India]]n [[arroz]]a ere ereiten zen. Ameriketan, bestalde, orain dela 5.000 urte artoa ereiten zen . [[Mexiko]]n, [[Tehuacan]] haranean aurkitu dira artoaren aztarna zaharrenak eta, horrekin batera, [[babarrun}}]], [[pipermin|txile]] eta [[kalabaza]]renak. [[Peru]]n orain dela 3.000 urte erabiltzen zuten [[kotoi]]a.
 
Fruituak biltzetik lurra lantzera igaro zen bezala, halaxe igaro zen gizakia ehiztari izatetik animaliak heztera. Orain dela 13.000 urte inguru zakurrak heziak ziren eta ehizan laguntzen bide zioten gizakiari. Duela 8.500 urte inguru ehiztari batzuk artzain bihurtu eta [[ardi]]ak, [[ahuntz]]ak eta [[behi]]ak zaintzen hasi ziren [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilean]], [[Txina]]n eta [[India]]n. Geroago, [[zerri]]a, [[asto]]a, [[zaldi]]a eta [[gamelu]]a ere hezi zituzten. Dena dela, oso poliki gertatu bide zen, eta aurrerapen horiek ez zituzten baztertu aurreko denboretan ekonomiaren oinarriak izan ziren beste alorrak, alegia, gizakiak ehizan, arrantzan eta fruituak biltzen jarraitu zuen. Neolitoko bizibide berri haien harira tresna, lanabes eta teknika berriak sortu ziren premia berriei erantzuteko.