Zuria Nafarroakoa (1333-1398): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Xabier Armendaritz wikilariak «Blanka Nafarroakoa (1333-1398)» orria «Zuria Nafarroakoa (1333-1398)» izenera aldatu du: EIMA
No edit summary
1. lerroa:
{{Agintari infotaula
| izena = BlankaZuria Nafarroakoa
| irudia = Blanche of Navarre (1331–1398).jpg
| tamaina = 150px
17. lerroa:
|}}
 
'''BlankaZuria Nafarroakoa''' edo '''BlankaZuria Évreuxkoa''' ([[1331]] – [[1398]]ko [[urriaren 5]]a) [[Filipe III.a Nafarroakoa]] eta [[Joana II.a Nafarroakoa]] erreginaren alaba izan zen, beraz, Nafarroako infanta. [[Filipe VI.a Frantziakoa]] ezkondu zenean [[Frantziako erregeen zerrenda|Frantziako erregina]] ezkontide bilakatu zen.
 
== Biografia ==
[[Filipe III.a Nafarroakoa]] eta [[Joana II.a Nafarroakoa]] [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda|Nafarroako errege-erreginen]] alaba, amaren partetik [[Luis I.a Nafarroakoa]] eta [[Margarita Borgoinakoa]] eta aitaren partetik [[Luis I.a Evreuxkoa]] eta Margarita Artoiskoa zituen aitona-amonak. [[Karlos II.a Nafarroakoa]] neba zuen.
 
[[1350]]eko [[urtarrilaren 11]]ean [[Filipe VI.a Frantziakoa]]ren bigarren emazte bilakatu zen, [[Joana Borgoinakoa]] [[Izurri Beltza]]k hil ondoren. BlankaZuria orduko printzesarik ederrentzat hartzen zuten, izan ere, "Jakintsu Ederra" zuen ezizena. Tamalez ezkontza ez zuen luzaro iraun, erregea sei hilabete barru hil zelako (amodiozko nekeaz zurrumurruen arabera). Alaba bakarra izan zuten: Joana izenekoa ([[1351]]–[[1371]]). Honek [[Joanes I.a Aragoikoa]] ezkontzekotan izan zen, baina [[Aragoi]]erako bidaian hil zen.
 
BlankaZuria [[Neaufles-Saint-Martin]]era bizitzera joan zen eta, [[Alfontso XI.a Gaztelakoa]]k proposatu arren ez zen berriro ezkondu. Proposamenari uko egiteko "Frantziako erreginek berriro ez zutela ezkondu" esan omen zuen. Gortea gutxitan bisitatu bazuen [[Joanes II.a Frantziakoa]]ren babesa izan zuen. Neba eta Frantziako erregearen arteko harreman onak izan zitezen saiatu zuen.
 
Batzuek [[alkimia]]ren zalea izan zela eta bere gaztelu batzuetan laborategiak zituela diote, baita [[Nikolas Flamel]] alkimista babestu zuela. [[Konspirazio teoriak|Konspirazio teoriek]], tartean ''"[[The Holy Blood and the Holy Grail]]"'' liburuarena, [[Siongo Prioretza]]ren zazpigarren Maisu Nagusia zela diote.