Gregorio Ordóñez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa:
Nahiz eta [[Venezuela]]n jaio, Ordóñez Fenollar familia [[Donostia]]ratu ziren [[1965]]ean, bertan egin zituelarik lehen eta bigarren mailako ikasketak. [[Nafarroako Unibertsitatea]]n Kazetaritzan lizentziatu zen eta denboraldi labur batez ogibide izan ondren, [[Alderdi Popularra|Alderdi Popularreko]] gazte sailean (''[[Nuevas Generaciones]]'') izena eman zuen. [[1983]] urtean, 24 urte bakarrik zituela, [[Donostia]]ko zinegotzi hautatu zuten. Legealdi horretan Hirigintza-Lege saileko zinegotzi izendatu zuten, [[1987]]tik aurrera Turismo eta Jaietako zinegotzi eta [[1991]]tik [[Hirigintza]] zinegotzi. Garai horretan Lehen Alkateorde izan zen. Hiru bider izan zen hautagai-zerrendako buru eta [[1995]]. urtean ere horrela izateko onestu zen. [[1990]]. urtean Ana Iribar irakaslearekin ezkondu eta hiru urte geroago Javier semea jaio zen.
 
Nahiz eta alderdi [[abertzale]]ek gehiangoagehiengoa eduki [[Gipuzkoa]]n eta [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] presio handia egin, Ordóñezek gidatutako talde batek emaitza onak lortu zituen hainbat hauteskundetan, [[Alderdi Popularra|Aliantza Popularra]] alderdiarentzat lehenik, [[Alderdi Popularra]]rentzat geroago. [[1994]]. urteko [[Europar Legebiltzarra|Europar Legebiltzarreko]] hauteskundeetan Donostiako zerrenda bozkatuena izan zen.
 
[[1995]]eko [[urtarrilaren 23]]an, Donostiako [[Parte Zaharra (Donostia)|Parte Zaharreko]] jatetxe batean bazkaltzen ari zen alderdikideekin, tartean [[Maria San Gil]], bere idazkaria. Maiatzeko hauteskundeak prestatzen ari zirela, [[Frantzisko Xabier Gartzia Gaztelu]] ''Txapote'' eta [[Juan Ramon Casatorre]]k osatutako [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAko]] komando bat jatetxean sartu eta Gregorio Ordóñez tiroz hil zuten. ETAk modu horrentan hiltzen zuen lehenengo zinegotzia izan zen eta garai hartan zinegotziek ez zituzten bizkartzainak erabiltzen.