Lemoizko zentral nuklearra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
42. lerroa:
[[Fitxategi:Costa Vasca no-nuclear.jpg|thumb|300px|[[Txillida]]k zentral nuklearren aurka diseinatutako [[logo]]a.]]
 
Kexak direla eta [[abuztuaren 29]]an Iberduero bera hasi zen hitzaldiak ematen. Handik hilabete batera ''[[La Gaceta del Norte]]n''ren kontrako erantzun bat agertu zen, 38 orrialdeko informearen laburpen batekin.
 
[[1975]]an oraindik ere zentralaren aurkako mugimendua antolatzen zegoen eta [[Tutera]]n hainbat ekimen egin ziren. [[Txillida]]k logotipo bat diseinatu zuen eta oso ohikoa bilakatu zen. [[1976]]an Gipuzkoak Foru Aldundiak informe bat argitaratu zuen Debako zentralaren desegokitasuna azaltzen. Maiatzean ''Euskal Kosta ez-nuklearra'' elkartea sortu zen Bizkaian eta [[uztailaren 3]]n 150.000 sinadura aurkeztu zituzten proiektuaren aurka. [[Abuztuaren 29]]an lehenengo martxa izan zen, guztira 50.000 pertsonek hartu zuten parte<ref name=Eguzki /> [[Plentzia]] eta [[Gorliz]]en artean egin zen martxan. Mungia eta Lemoizko biztanleek ia osotasunak testu bat aurkeztu zuen zentralaren aurka eta udalaren erantzun eza ikusita salaketa egin zuten udalen aurka.
50. lerroa:
[[1977]]ak aldaketa bat suposatu zuen. Mobilizazioak handiagotzen joan ziren eta [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] lehenengo ekimena egin zuen zentralaren aurka. [[Martxoaren 31]]n [[Bizkaiko Foru Aldundia]]k zentrala egin behar zen ingurunea parke izateari utzi eta orube industrial bilakatu zuen. [[Ekainaren 3]]an [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] [[El Correo]]n deia egin eta gero 3 lehergailuk egin zuten eztanda zentral nuklearraren jantokietan. Lehenengo ekintza izan zen. [[Ekainaren 8]] eta 18an Mungia eta Lemoizko udalek Bizkaiko Aldundiari kontra egin eta lurrak berriro parke bilakatu zituzten. Egun horietan ere [[ekainaren 30]]ean Bilbon manifestaldi bat egiteko baimena eskatu zuten eta debekatu zuten. Azkenean [[uztailaren 14]]n baimendu zuten, eta 150.000 manifestari bildu ziren,<ref name=Elmundo>{{es}} Borja Hermoso: [http://www.elmundo.es/suplementos/magazine/2006/335/1140797449.html «Viaje a la central dormida de Lemóniz»], ''El Mundo'', 2006-02-26.</ref> lanak gera zitezen eskatzeko. [[Irailaren 29]]an ''[[Egin]]''ek [[John Componer]] [[ekologista]]ri elkarrizketa egin zion, eta "''honelako zentrala ez luke inork aseguratuko AEBetan''" esan zuen.
 
[[Urriaren 1]]ean zentralean isuri-elektriko etxola batean bonba batek eztanda egin zuen. Hiru egun geroago 2 diputatu eta parlamentari batek [[Iberduero]]ekin harremanak zituztela jakin zen. [[Abenduaren 18]]an ETAko komando bat Lemoizko zentral nuklearrean sartzen saiatu zen. [[Guardia Zibila]]rekin tiroketa bat izan eta gero, [[David AlvarezÁlvarez Peña]] zauritu zuten. Ospitalera eraman zuten. Hurrengo egunak tentsio-egunak izan ziren: [[abenduaren 19]]an manifestaldia egon zen [[Plentzia]]n eta komertzio askok itxi zuten. Hurrengo egunean manifestaldia egin zen [[Algorta]]n. 21ean 7 pertsona atxilotu zituzten, euren artean [[Mario AlvarezÁlvarez Peña]], zaurituaren anaia. Kartzelan sartu zuten Goardia Zibilak iraintzeagatik. [[Bilbo]]n manifestaldia egin zen bere alde eta jende asko joan zen ospitalera odola ematera. [[Abenduaren 27]]an [[EIA]] lehen aldiz agertu zen zentral nuklearren aurka.
 
=== Gatazkaren areagotzea ===