Bilbo Zaharra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
'''Bilbo Zaharra''' [[Bilbo]]ko auzoa da. [[Ibaiondo]]ko barrutian kokatzen da, bostgarren barrutian alegia. Auzoak 2.894 biztanle eta 0,21 kilometro karratu dauzka ([[2006]]an [[Bilbo]]ko udalak emaniko datuen arabera. Auzoa [[Ibaizabal]] ibaiaren mendebaldean kokaturik dago, [[San Frantzisko (Bilbo)|San Frantziskorekin]] batera, eta hiriaren gune zaharra osatzen dute.
 
Urteetan zehar [[Miribilla]]ko mehategiekin[[meatzaritza]]ren jarduerarekin bat joan zen auzoaren bilakaera, bertan auzoko jende ugari lanean aritzen zelarik. Langileri auzo izaera horrekin batera, [[XIX. mende]]tik prostituzioa eta bestelako iharduerak zabaltzen joan ziren. Horrek auzoaren egoeraren okertzea ekarri zuen. [[1980ko hamarkada]]n drogak arazo handiak sortu zituen, [[Bilbo]]ko hiriak bizi izan zuen gainbeheraren adierazle. Ordutik, udalak hainbat ekimen martxan jarri ditu auzoaren bizi-kalitatea hobetzeko. Horretarako [[1990ko hamarkada]]ren erdialdean [[San Frantzisko (Bilbo)|San Frantzisko]]rekin batera, biziberritze plangintza bat osatu zen. Honen bitartez, etxebizitzak zaharberritu, plaza berriak eraiki eta langabezia gutxitzeko ekimenak aurrera atera dira.
 
== Inmigrazioa ==