Nippur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 38 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q188395 orrian
6. lerroa:
 
== Historia ==
Hiriaren hondakinik antzinakoenak, K. a. V. milurtekoan datatuak daude, [[El Obeid aroaAroa]]ren garaian. Lehen garai honetan, hiriak jada bazuen [[tenplu]] bat, azken garaietako toki berean zegoena, ''Ekur''. Hurrengo milurtekoaren amaiera aldera ([[Uruk garaiaAroa]]ren amaiera eta [[Yemdet Nasr garaia]]n), ibaiaren beste aldean zegoen muinoa ere populatua zegoen. [[Aro Dinastiko Zaharra]] eta [[Akadiar Inperioa]]n ([[K. a. III. milurtekoa]]), Ekurra hedatu eta [[Inanna]]ren omenezko tenplu bat eta harresi bat eraiki ziren. Hau, hazkuntza handiko garaia izan zen. Baina, K. a. II. milurtekoko lehen hiru mendeetan, hiriak biztanleria galdu zuen.
 
[[K. a. XVIII. mende]] inguruan, [[Eufrates]] ibaiak bere ibilgua aldatu zuen, hiritik urrunduz, hamarkada gutxitan, hiria erabat baztertua izatea eragin zuena. [[K. a. XIV. mende]]raino ez zen birpopulatu, Eufrates ibaiaren ibilgua berriz hirira itzuli zenean, jada ez erdiko kanaletik, baizik eta hiriaren mendebaldetik. Garai honetan, tenpluak berritu eta jauregiak eraiki ziren. Hiria, berriz gainbehera erori zen [[K. a. XII. mendea|K. a. XII.]] eta [[K. a. IX. mende]]etan. Berriz gora egin zuen [[K. a. VIII. mende]]an eta [[Shamash-shum-ukin]] eta [[Asurbanipal]]en erregealdietan, tenpluak eta zigurata berreraiki ziren.