Wikidata
Wikidata elkarlanean sortutako datu-base eleanitz bat da, Wikimedia Fundazioak kudeatua. Wikidataren xedea da iturri bateratu bat eskaintzea zenbait datutarako (adibidez, pertsonen jaiotegunak eta jarduerak, edo Wikipediako artikulu bat nola den beste hizkuntzen Wikipedietan (hizkuntzen arteko loturak). Informazio hori Wikimediaren proiektuetan erabiltzen da gero, adibidez Wikipedian.[1][2] Wikipediako artikulu askotan goian eskuinaldean hainbat daturekin agertzen den infotaula, kasu askotan automatikoki sortu izan da artikulu horri buruz Wikidatan dagoen informazioarekin.
![]() | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea | Wikidata editors (en) ![]() ![]() |
Egilea | Wikimedia community (en) ![]() ![]() |
Sorrera-urtea | 2012 |
Honen izena darama | wiki eta datu |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | eleaniztuna |
Software motorea | Wikibase eta MediaWiki |
Egile-eskubideak | copyrighted, dedicated to the public domain by copyright holder (en) ![]() |
Lizentzia | CC0 eta Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Moldatugabea |
Deskribapena | |
Honen parte da | web semantiko Linked Open Data cloud diagram (en) ![]() |
Kokapena | |
Jabea | Wikimedia Fundazioa |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Wikimedia Deutschland (en) ![]() |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | data donation (en) ![]() ![]() |
Argumentu nagusia | Datu Lotu Irekiak |
Historia | |
Gertaera nabarmenak | 2015eko urriaren 29a urteurren QID milestone (en) ![]() 2016ko urriaren 29a urteurren Aurkezpen — Berlin |
Jasotako sariak | |
wikidata.org | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Wikimediatik kanpo ere edonork kontsulta dezake Wikidata, baita informazio hori erabili gero domeinu publikoko CC0 lizentziarekin.
Wikibase softwarea erabiliz funtzionatzen du Wikidatak.
Antzekoa da Wikimedia Commons zerbitzua, kasu honetan osagaiak ez dira datuak, argazki eta multimedia baizik, Commonsen gordetzen baitira Wikimedia proiektu guztietarako eskuragarri dauden argazki, dokumentu, irudi, infografia, audio eta bideo fitxategiak.
IruditegiaAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez) Wikidatako orri nagusia
- ↑ (Ingelesez) «Data Revolution for Wikipedia», Wikimedia Deutschland, 2012-03-30.