M-15 mugimendua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
{{beste erabilpenak|2011 abiarazitako gizarte-mugimendu zabalari|horren haritik eta [[AtzerakadaAtzeraldi Handia]] dela eta izandako murrizketen aurka sortutako protesta multzo heterogeneoa|2011-2013ko murrizketa sozialen aurkako protestak Espainian}}
 
{{Infotaula
13. lerroa:
}}
 
'''M-15 mugimendua''', nazioartean [[ingeles]]ez ''Spanish Revolution'' ("Espainiar Iraultza", euskaraz), [[Espainia|espainiar]] estatuan [[2011]]ko maiatzaz geroztik eta 2012 urteko amaierara bitartean izan zen protesta eta [[gizarte mugimendu]]a izan zen, hasieran hainbat hiritan [[kanpaldi]] iraunkorrak eginez aste batzuetan zehar eta politikoen eta interes ekonomikoen aurkako protesta-ekintza zuzenak ondoren, ''benetako [[demokrazia]]'' eta erreforma politiko eta sozioekonomiko sakonak exijitzeko. Protestetan parte hartzen zuten pertsonei gaztelaniaz ''Ciudadanos Indignados'' (euskaraz, '''Hiritar Haserretuak''') deitu zitzaien. Protesta mugimenduak modu [[autonomo]]an garatu zen, bere baitan inongo talde edo erakunderen parte hartze nabarmenik gabe eta [[antolakuntza]] horizontal eta lauso batez. Hasierako ekimena [[maiatzaren 15]]ean Espainiako hainbat hiritan ''[[Democracia Real Ya]]'' taldeak eta atxikitako beste hainbat elkartek deituriko elkarretaratzeak izan ziren. Bertan milaka pertsona bildu ziren, [[sare sozial]]en bidez antolaturik, [[Espainia]]n benetako demokrazia eskatuz, bi alderdi politiko nagusien ([[PSOE]] eta [[PP]]) ustelkeria eta nagusigoa, gazteen [[langabezia]] altua, gobernuak [[AtzerakadaAtzeraldi Handia|finantza krisia]] dela eta [[banku]]ei emaniko diru-laguntza salatuz eta beste hainbat aldarrikapenekin batera.
 
Mugimendu herrikoia zabaldu egin zen hurrengo egunetan, Espainiako hainbat hiritan kontzentrazio etengabeak edo kanpaldiak eginez, egunetik egunera jarraipen eta oihartzun zabala sortuz. Nolanahi ere, pertsona gehien bildu zituzten Madrilgo eta, neurri txikiagoan, Bartzelonako kanpaldiak izan ziren mugimenduaren erreferentzia nagusiak. Mugimendua zabaltzeko nabarmena izan zen [[Twitter]], [[Facebook]] eta beste sare sozialen erabilera. Mugimenduarekiko elkartasun-ekintzak nazioartera ere zabaldu ziren. [[Maiatzaren 22]]an Espainia osoan udal hauteskundeak burutu behar zirela eta, hauteskunde autonomiko zenbaitekin batera, alderdi politikoek arreta eta kezka azaldu zuten mugimenduarekiko, batzuk, gehienetan eskuinaren aldetik, mugimenduaren manipulazioa gaitzetsiz, eta beste batzuk mugimenduaren erreibindikazioak bereganatuz. Orohar, ordea, mugimendua talde politiko, hedabide eta intelektual gehienen atxikimendua jaso zuen hasierako egunetan, baina asteak aurrera joan ahala, protesten seta eta sistema politiko eta ekonomikoaren aurkako mezu iraunkorrak direla eta, botereen aldetik protesten aurkako iritziak zabaltzen joan ziren. Horrek eragin nabarmena izan protesten kudeaketa polizialean: hasieran giro baketsuan garatu baziren ere, hauteskundeen ondoren eta bereziki kanpaldietatik protesta-ekintza zuzenagoetara igarotzean, protesta egiten zutenen aurkako [[poliziaren gehiegikeria|errepresio poliziala]] areagotzen joan zen. Dena den, hauteskunde egunaren ondoren, mugimendua indarra galtzen joan zen, politologo eta soziologoen iritziz, erreferentzia sinboliko eta ideologiko argia ez izateagatik eta [[lidergo]] ezagatik. Azkenik, ekainaren erdialdean kanpaldi gehienak desegin ziren, baina bestelako protesta ekintzak antolatzen jarraitu zen. Hilabeteak pasa ahala, mugimendua indarra galtzen joan zen, baina horren ordez arloan arloko protesta eta mugimendu ugari sortu zen, bereziki [[AtzerakadaAtzeraldi Handia]] dela eta ezarrtiako [[2011-2013ko murrizketa sozialen aurkako protestak Espainian|murrizketen aurkako ekimen]] moduan eta 2012ko amaierarako hasieran izan zuen indarraren hondarrak baino ez ziren geratzen.
 
[[Hego Euskal Herri]]ko hiriburuetan ere kanpaldiak eta protestak izan ziren, Espainian izandako protesten ildotik, antzeko erreibindikazioekin eta, hasieran horren inguruko kritikak izan baziren ere, horiei gaineratu lekiokeen kutsu abertzalea erabat baztertuz.
21. lerroa:
== Aurrekariak ==
 
[[1973ko krisi ekonomiko]]aren ondoren, estatu kapitalistek beraiek antolatutako [[ongizate estatu]]a delakoa, aurreko hamarkadetan hazkunde ekonomiko handia ekarri zuena, kolokan jarri zuten, langabezia estrukturala nabarmen gehituz eta gizarte zerbitzu eta laguntzak murriztuz hainbat kasutan. 2008an hasitako [[AtzerakadaAtzeraldi Handia]]k krisi sozioekonomikoa areagotu egin zuen: Espainiako langabezia-tasa %20tik gora kokatu zen biztanleria aktibo osoan eta %40tik gora heldu zen gazteen artean; beste alde batetik, etxebizitzaren arazoak bertan zirauen, etxebizitzaren prezioak jeitsi arren, krisi ekonomikoak kredituaren iturriak eten baitzituen. Itxaropen eza ere nagusi zen populazioaren sektore zabaletan eta gazteei buruz ''belaunaldi galdua'' osatzen zutela aipatu zen.
 
Krisi sozioekonomikoaz gainera, beste zenbait aurrekari ere badaude. [[2010-2011ko Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako matxinadak|2010-2011ko Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako matxinadek]] oihartzun zabala izan zuten mundu osoan eta hamarkada luzeez geroztik protesta zibilak erregimen [[diktatorialak|diktadura]] kolokan jarri ditzakeela erakutsi zuen. [[Portugal]]en ere '' [[Geração à rasca]]'' ("Kinka larriko belaunaldia", euskaraz) gazteen protesta-mugimendua sortu zen martxoan, gazteentzako aukera eza gaitzesten zuena<ref>{{es}} [http://www.elpais.com/articulo/internacional/Portugal/pierde/generacion/elpepiint/20110526elpepiint_8/Tes Portugal pierde a una generación], ''www.elpais.com'', 2011-05-26.</ref>. 2010 urtean frantsesez plazaratu eta 2011 urtearen hasieran gaztelaniaz nahiz euskaraz argitaratu zen ''[[Haserretu zaitezte!]]'' liburuskak ustegabeko arrakasta izan zuen, injustiziaren aurka eta mundua aldatzearen alde gazteen kontzientzia piztuz. Ildo beretik zihoan ''[[Reacciona]]'' izeneko liburu kolektiboa, [[José Luis Sampedro]] irakaslearen burupean. Aldi berean, [[Internet]] bidezko partekatzearen aurkako [[Sinde legea]]ren aurka mobilizazio ugari izan ziren, sarean nahiz kalean, ''[[NoLesVotes]]'' taldeak deiturik. Protesta giro horretan, 2011ko apirilaren 7an ''Juventud Sin Futuro'' unibertsitate-taldeak ere elkarretaratze bat burutu zuen Madrilen, isliluekin amaitu zena<ref>{{es}} [http://www.elpais.com/articulo/madrid/jovenes/proponen/manifestacion/masiva/nivel/nacional/elpepiespmad/20110409elpmad_1/Tes Los jóvenes proponen una manifestación "masiva" a nivel nacional. Los 12 detenidos por los altercados del jueves, ante el juez], ''www.elpais.com'', 2011-04-09.</ref>.
119. lerroa:
Udaberrian eta M-15 mugimenduaren urtebetetzeari begira, ''12M15M'' izeneko kanpaina berezia prestatu zen mugimendua berpizteko, maiatzaren 12an mundu osoan antolatu behar ziren protestaldiekin lotura eginez. Protestak Espainiako hainbat hiritan antolatu baziren ere, jarraipen handiena Madrilen izan zuen, non zenbait egunetan zehar manifestazioak eta asanbladak burutu ziren Puerta del Sol plazaren inguruetan. Munduan zehar, deialdiak jarraipen eskasa izan zuen. Agintariek protestak geldiarazteko ahalegin berezia egin zuten, pertsonen kontzentrazioen ordutegiei buruzko muga zorrotzak jarriz. Maiatzaren 12an Madrilgo manifestaldiak hamar milaka lagun bildu zituen kaleetan. Beste mobilizazioek, ordea, askoz ere pertsona gutxiago bildu zituzten. Hala eta guztiz ere, poliziaren errepresioa bortitza izan zen, hainbat zauritu izan ziren protesta baketsuan parte hartzeagatik soilik eta hamarka atxilotu ere izan ziren.
 
Bitartean, mugimenduak oihartzun mediatikoa galtzen ari zen bitartean. Deitutako mobilizazioen ondoren, mugimendutik helburuak eta estrategiak aztertu eta erabakitzeko barne eztabaidetan aritu zen. 2012ko udazkenaren hasieran, ordea, irailaren 25ean hain zuzen, ''Rodea el Congreso'' ("Inguratu Kongresua") izeneko protesta zabala deitu zen Espainiako legebiltzarraren inguruetan, [[''En pie'' plataforma]] batek deiturik, M-15 mugimenduko asanblada askoren atxikimendua bildu zuena. Deialdiak gobernuaren erantzun zorrotza jaso zuen, milaka polizia bilduz Espainiako hiriburuetan<ref>{{es}} [http://www.rebelion.org/noticia.php?id=156501 El 25-s coacciona al 15-m], ''www.rebelion.org'', 2012-09-25ean kontsultaturik.</ref> eta istilu larriak gertatu ziren, guztira 64 zauritu eta 35 atxiloturekin. Azken astinaldi hauek gorabehera, ordea, M-15 mugimendua, indarreango sistema politiko eta sozioekonomikoaren aurkako protesta ekimen orokor moduan erabat deseginda zegoen eta 2013 urtearen hasierarako arloan arloko protesta mugimenduak, bereziki [[AtzerakadaAtzeraldi Handia]]ren ondorioen aurkakoak, hala nola hipoteken aurkako mugimendua, [[lehentasunezko partaidetza|lehentasunezko partaidetzen aurkako mobilizazioak]] eta ''[[Marea Blanca]]'' izenekoak izan ziren herritarren haserrea bereziki bideratu zutenak.
 
== Mugimenduaren antolaketa ==