Filipe II.a Espainiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
83.54.218.195(r)en 3590462 berrikuspena desegin da (Eztabaida)
74. lerroa:
== Kanpo politika ==
Filipe II.aren kanpo politikak bi aldi izan zituen: lehenengoa oso laburra izan zen ([[1556]]-[[1560]]), baina nahikoa [[Karlos I.a Espainiakoa|Karlos I.ak]] konpondu gabe utzi zituen arazoak arrakastaz konpontzeko. Bigarren aldian ([[1560]] urtetik aurrera), Filiperen politikak bi ardatz izan zituen: [[Mediterraneo]]a bata eta [[Atlantiko]]a bestea. Lehenengo hamar urteetan Mediterraneo itsasoa izan zen Filiperen politikaren muina, baina [[Lepantoko gudua|Lepantoko]] garaipenaren ondoren eta, bereziki, Portugalgo Inperioa bereganatu ondoren, Atlantikoa eta Atlantikoko boterea izan ziren Filiperen politikaren erdigunea.
 
=== Frantzia ===
[[Karlos Habsburgokoa|Bere aitaren]] erregealdian bezala, [[Frantzia]]k potentzia aurkaria izaten jarraitu zuen. [[Henrike II.a Frantziakoa]]ren aurka [[Italia]]n eta Frantzian borrokatu zen, eta azken honetan garaile suertatu zen [[Saint-Quentingo gudua]]n. Frantziak, orduan, [[Flandria]]n finkatu zuen bere helburua, baina hor ere garaitua izan zen [[Gravelinesko gudua]]n ([[1558]]). Azkenean, [[1559]]an [[Cateau-Cambrésiseko bakea]] sinatu zen, eta horren bidez Espainiak hegemonia lortu zuen Europan.
 
[[1580ko hamarkada]]n, Frantziako erregetzarako gatazken garaian, Filipe II.ak [[Parisko Liga Santua]]ren alde hartu zuen parte, [[Henrike III.a Nafarroakoa]] eta [[higanot]]en aurka. Horrezaz gain, [[Henrike III.a Frantziakoa]]ren erailketaren ondotik ([[1589]]), Frantziako tronua bere alaba [[Elisabet Klara Eugenia]]rentzat galdegin zuen. Baina Filiperen asmoek huts egin zuten: Henrike Nafarroakoa [[katolizismo]]ra bihurtu zen eta, [[Vervinsko bakea]]n ([[1598]]), Frantziako erregetzat onartu behar izan zuen<ref name=brit></ref>.
 
=== Mediterraneoa ===