Marko Aurelio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 79.155.230.79 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Makecat-bot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa:
'''Marko Aurelio''', [[latin]]ez ''Imperator Caesar Marcus Aurelius Antoninus Augustus'', jaoiotzez ''Marcus Annius Catilius Severus'' eta ezkontzerakoan ''Marcus Annius Verus'', ([[121]]eko [[apirilaren 26]]a - [[180]]ko [[martxoaren 26]]a) erromatar enperadorea izan zen, 161tik hil zen arte. Bost Enperadore Onetako azkena izan zen.
 
== Estreinako urteak ==
este ordenador es una puta mierda y estamos aqui con todo el moron haciendo un trabajo para anita
[[Hadriano]] enperadorearen iloba, [[Antonino Pio]]k oinordeko hautatu zuen 138an, Marko Antoniok 17 urte zituelarik. [[Antonino Pio]]k [[Luzio Vero]] ere oinordeko izendatu zuen. 161ean, Antonino hil zenean, bi oinordekoek agintea onartu zuten botere paretsuak izanez gero. Praktikan, halere, [[Luzio Vero]] Marko Antonioren trebetasunaren azpian geratzen zen.
 
Marko Aurelio [[Faustina Minor]]rekin ezkondu zen 145. 13 seme-alaba izan zituzten, haien artean [[Komodo]] enperadorea izatekoa, eta [[Luzila]], [[Luzio Vero]]ren emaztea.
 
== Agintean ==
Aldi bereko aginte hori beher militarrak bultzatu zuen. Izan ere, germaniarrek [[Erromatar Inperioa|Inperioko]] mugak zeharkatzeari berriko ekin zioten. Ekialdean, Partiako erresumak indarra berreskuratu zuen. Enperador batek ezin izan zuen bi mugak aldi berean defendatu.
 
Hori zela eta, [[Luzio Vero]] ekialdera joan zen. Troparen leialtasuna eskuratzeko gai izateaz gain, Marko Aurelio kanporatzeko motiborik ez zuen. Leial jarraitu zuen [[Luzio Vero]] kanpainan hil zen arte, 169an.
 
Aldi bereko agintaldi honek [[Erromatar Errepublika|Errepublikan]] zeukan oinarria. Garai hartan kargu guztiak gutxienez bi pertsonak betetzen zituzten, botere osoa esku berean gera ez zedin. [[Diokleziano]]k sistema hauek berreskuratu zituen [[Tetrarkia]] sortzerakoan.
 
== Izkribuak ==