Iruña-Veleia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
29. lerroa:
[[Eliseo Gil]]ek eta [[Idoia Filloy]]k zuzendutako indusketa taldeak hitzeman zuen 2006a bukatu baino lehen argitaratuko zuela txosten bat. Ez zuten hala egin, eta 2007ko abuztuan Gilek adierazi zuen txostena 2008ko urtarrilerako izango zutela; baina hil horretara iristean, Filloyk iragarri zuen 2009rako egingo zutela txostena. Bien bitartean, Eliseok eta Filloyk adituei ukatu egiten zieten ostrakak aztertzeko aukera; susmoak zabalduz zihoazen.<ref>Haritz Rodriguez eta Martin Anso: [http://www.gara.net/paperezkoa/20080120/58669/es/Destacados-expertos-discrepan-abiertamente-sobre-hallazgos-Iruna-Veleia «Destacados expertos discrepan abiertamente sobre los hallazgos de Iruña-Veleia»], ''Gara'', 2008-01-20.</ref>
 
2008aren bukaeran, Arabako Foru Aldundiko agintea [[Alderdi Popularra]]ren eskuetatik [[EAJ]]ren eskuetara igaro zenean, erakunde horrek ikerketa sakona egitea agindu zuen azkenik, eta Administrazio publikoek gai gutxitan erakutsi duten bezainbesteko gardentasunez eman zuen ikerketa horien berri.<ref>[http://www.alava.net/publicar/Veleia/default.asp?idioma=eus Adituen txostenak alava.net webgunean]</ref> Aldundiak Iruña-Veleiako taldearekin adostuta izendatutako aditu batzordeak ondorioztatu zuen aurkikuntzak faltsuak zirela.<ref>Edurne Begiristain: [http://www.berria.info/paperekoa/plaza/2008-11-20/042/004/Veleiako_idazkunak_faltsuak_direla_diote_ikertzaileek.htm «Veleiako idazkunak "faltsuak" direla diote ikertzaileek»], ''Berria'', 2008-11-20.</ref> Arabako Foru Aldundiko Kulturako diputatu [[Lorena Lopez de Lacalle]]ren esanetan, «Iberiar penintsulan sekula izan den iruzur arkeologikorik handiena» izan da.<ref>{{es}} Txema García Crespo: [http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/Diputacion/alavesa/relega/Amelia/Baldeon/museo/segunda/fila/elpepuespvas/20090304elpvas_11/Tes «La Diputación alavesa relega a Amelia Baldeón a un museo de segunda fila»], ''El País'', 2009-03-04.</ref> Londresko University Collegeko irakasle Dominic Perringek adierazi du «ondo landutako iruzurra» dela. Aitzineuskarako [[epigrafia]]n aditu gorenetakoa den [[JoaquinJoakin Gorrotxategi]]k idatzi du Iruña-Veleiakoa «iruzur arkeologikorik bitxiena eta, neurri batean, ikusgarriena» izan dela.<ref>Alberto Barandiaran: [http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-11-30/042/001/iruzur_bitxiena_eta_ikusgarriena.htm «Iruzur bitxiena eta ikusgarriena»], ''Berria'', 2012-11-30.</ref>
 
=== XX. mendeko euskaraz idatzitako testuak ===