Eudon Handia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
6. lerroa:
716 urte aldera, armada musulmana Baskoniara heldu zen (Iruñera) eta 719an, berriz, Narbonara. Gero, Tolosa Okzitania atzeman nahi izan zuten, baina 721ean Otok armada hori birrindu zuen [[Tolosako Gudua (721)|Tolosako Gudua]]n, eta musulmanen hedakuntza iparraldera behin-behineko geldiarazi. Ondorioz, Otok aita santuaren faborea irabazi zuen, baita haren opariak jaso ere. Harrezkero, ordea, [[Septimania]] eta Cerdanyako jaun Uthman ibn Naissarekin bat egin zuen, Pirinio ekialdeko eskualde hori segurtatzearren. Aldiz, Kordobaren ordezkari militar [[Abdul Rahman Al Ghafiqi]]k Uthman ibn Naissa hil egin zuen 731 urtean.
 
Bitartean, Martelek Otorekin zuen ituna hautsi eta Loira ibaia zeharkatu zuen akitaniarrak erasotzeko. Otok aurre egin zion, baina galdu egin zuen gudua. Hegoaldera alde egin zuen, bere tropekin. Tropa horiek segur aski [[baskoi]]ak izango ziren eta, Martelekin izandako porrotaren ondoren ahulduta, Abdul Rahman Al Ghafiqiren armadari aurre egin behar izan zioten [[Bordele]] ondoan (732). Oraingoan, ordea, Otoren armada galtzaile atera zen; orduko kronika frankoek diotenez, "Jaunak bakarrik daki zenbat kristau sarraskitu zituzten han". Otok eta salbu ateratako tropek, orduan, haien etsai Marteli laguntza eskatu behar izan zioten Oto Martelen mendeko bihurtzearen truke. Martelek onartu zuen eta akitaniarrek, [[Frankoak|frankoekin]] batera, [[Poitiersko gudua (732)|Poitierseko guduan]] parte hartu zuten. Irabazi egin zuten eta horrek [[musulman]]en [[iparralde]]rakoiparralderako zabalkuntza galarazi zuen.
 
Horren ondoren, Oto eta haren agindupeko Akitania Martelen mendeko egin ziren izenez, baina funtsean Otok jaun eta jabe jarraitu zuen hil arte (735).