Johann Bernhard Fischer von Erlach: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Erantsia: sh:Johann Bernhard Fischer von Erlach
5. lerroa:
[[Gian Lorenzo Bernini]]ren lantegian ikasi zuen [[Erroma]]n, eta Vienan hasi zuen bere arkitekto-ibilbide ospetsua. [[Italia]]ko [[barroko]]aren ikaskizunak bereganatu ondoren bere estilo berezia landu zuen, arranditsua, enperadorearen indarra eta [[Eliza Katolikoa]] goraipatzeko. Era horretan, Austriako arte barrokoaren sortzaile nagusietako bat bilakatu zen.
 
Lehen obretan [[Francesco Borromini]]ren eragina nabari zaio (Hirutasun Santuaren eliza, [[Salzburgo]]n, 1694-1702; Michael II.a Althan kondearen gaztelua, Frain, [[Moravia]]); ondoren [[Versailles]] hartu zuen eredu [[Schönbrunn gazteluajauregia]] egiteko. Zenbait jauregi eta jauregitxo ere eraiki zituen, [[Schwarzenberg jauregia]] adibidez (1697-1715). Antzinako arkitektura ere aztertu zuen eta San Karlos Borromeo elizan (Viena, 1716-1732) ausardia handiz erabili zituen erromatarren arkitekturatik hartutako gaiak (Trajano eta Antoninoren zutabeak). "Arkitektura historikoa" (1721) liburua argitaratu zuen, arkitekturaren historiari buruzkoa.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}