Malagako feniziar harresia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Malagako feniziar harresia''', '''Mlkko feniziar harresia''' edo '''Mlkko harresi feno-punikoa''', bere izenak dioen lez, Interes Kulturaleko Ondare izendatutako [[fenizia...
(Ez dago alderik)

22:45, 19 abuztua 2012ko berrikusketa

Malagako feniziar harresia, Mlkko feniziar harresia edo Mlkko harresi feno-punikoa, bere izenak dioen lez, Interes Kulturaleko Ondare izendatutako feniziar jatorriko gotorleku bat da, Espainiako Andaluzia erkidegoko hiriburuetako bat den Malagan (antzina Malaka) dagoena.

Hiriaren lehen harresidun barrutiaren hondakinak dira, honen zenbait zati kontserbatzen direlarik Malagako Erdigune Historikoan dauden hiru eraikinetako sotopean: Buenavistako Jauregia (edo Picasso Museoa, Císter eta San Agustín kaleen arteko ardatza eta Postaren antzinako eraikina (gaur egun Malagako Unibertsitatearen Errektoretza. Soilik museopean kontserbatua dagoen zatiak du 4 metroko altuera, besteak zimentuen mailan daudelarik.

Harresia K. a. IV. mendea eta K. a. III. mendearen artean datatua dago.

Ikus, gainera