Siriako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Siriako historia''' zibilizazioaren jaiotzarekin hasten da, Eufrates ibaiaren inguruetan hasi bait ziren lehenengo gertakari historikoak. ===Antzinatea=== Siria Munduko zibi...
 
No edit summary
2. lerroa:
 
===Antzinatea===
[[Image: Ebla_clay_tablet.jpg|thumb|left|100px250px|Eblako buztinezko taula.]]
Siria Munduko zibilizaziorik zaharrenetako jaiolekua zela frogatu du arkeologiak. [[1975]]ean aurkitutako [[Ebla]] hiriaren inguruan inperio semitiko handia eratu zen, zein [[K. a. 2500]] eta [[K. a. 2400]] bitartean [[Itsaso Gorria|Itsaso Gorritik]], egungo [[Turkia]]ra eta [[Irak]]era hedatzen zen. Eblako hizkuntza familia semitikoan idatzitako lehena da adituen ustetan. Izan ere, Eblako jauregian Antzinateko agiritegirik zaharrenetakoa eta handienetakoa aurkitu zen. Buztinezko 17.000 taula baino gehiago dauzka, non industria, diplomazia, salerostea, artea eta nekazaritza diren hizpide nagusiak. Ebla ezaguna zen bi industria mota zela eta: alde batetik, zur, [[boli]] eta perlen lanketaz; eta, bestetik, zetaz. Gaur egun ere industria horiek, Eblako ohiturari jarraiki, ekoizpen garrantzitsua daukate.
 
[[Image: Ebla_clay_tablet.jpg|thumb|left|100px|Eblako buztinezko taula.]]
Indusitako beste hiri inportanteak [[Mari (Siria)|Mari]], [[Ugarit]] eta [[Dura Europos]] dira. Marin jauregiak, tenpluak eta muralak aurkitu ziren. Hortaz, kulturalki eta komertzialki hiri garatua izan zen. Ugariten gizakiak izan zuen lehen alfabetoa kausitu zen.