Galitzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
14. lerroa:
XIX. mendetik Galitziar askok migratu behar izan du, jomuga nagusiak [[Argentina]], [[Brasil]], [[Canada]] eta [[Ameriketako Estatu Batuak]] izan direlarik. XX mende hasieran Galitzian bizi ziren 800.000 [[judu]]etatik, 200 edo 300.000 alde egin zuten, gerra eta [[pogrom]]etatik ihesi.
[[Lehen Mundu Gerra]]n (1914) [[Errusia]]k Galitzia inbaditu eta Karpatoetako mendateak hartu zituen. 1915ean [[Alemania]] eta [[Austria]]ko armadak lurraldea berreskuratu zuen. [[Austria-Hungariako Inperioa]] desegin zenean (1918) Polonia eta Ukrainaren arteko gatazka sortu zen (1918-1919), ekialdeko Galitzia eskuratzeko. [[Saint-Germaingo Ituna]]k ([[1919]]) Poloniari eman zion Galitzia osoa. [[1920]]an [[PoloniarPolonia-Sobietar Batasuna Gerra]]ren baitan [[Galitziako Sobietar Errepublika Sozialista]] sortu zen, lau hilabete baino iraun ez zuena.
 
[[1939]]an [[Alemania]]ko armadak Polonia inbaditu, eta Galitzia [[Sobiet Batasuna]]rekin banatu zuen. [[1941]]an, Alemania eta Sobiet Batasunaren arteko gerra hasi eta laster, Alemaniak Galitzia osoa okupatu zuenean, [[judu]] populazio handia bizi zen bertan. Berehala [[SS]]ek populazio [[judu]]aren suntsipenari ekin zioten. Horretarako, [[Lviv]]en ondoan, [[Janowska]]ko [[kontzentrazio-esparru]]a eraiki zuten. Beste asko [[Belzec]] [[sarraskitze-esparru]]an hil zituzten.