Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
-a mugatzaileaz
TXiKi (eztabaida | ekarpenak)
18. lerroa:
 
Ba egia esan ez naiz oso euskaltzain fina... ez dakit. Nik uste a gabe jarri beharko litzatekela, ze hemen erabaki zen guztia a gabe jartzea ez bazen izen propio bat (Arantzazuko Monastegi'''a'''). Adibide bat jartzearren ardoaren inguruan hitz egiteko ardo jarri behar da, a gabe, baina denominazioa badu, adibidez, arabar errioxan, Arabar Errioxako ardo'''a''' jarri beharko litzateke. Agian galdetu TXiKiri... berak zer uste duen komentatzeko. -[[Lankide:Theklan|Theklan]]; [[Lankide eztabaida:Theklan|(zer?)]] 16:27, 21 Azaroa 2006 (UTC)
:Normalean hiztegiko sarrera baldin bada ez du -a artikulua mantentzen, eta artikulu entziklopedikoa bada, ordea, mantentzen du. Bestalde, normalean bakarrak diren gauzetan ere artikulua mantentzen da; adibidez, Bartzelonako AireportuA, eta ez Bartzelonako Aireportu.
:Baina nire ustez erabaki hori hartzeko modurik errazena modu praktikoago batean pentsatzea da. Izena pentsatzerakoan, -a artikulua kendu eta horren ordez ''bat'' mugatzailea jartzen saiatu; ''bat'' hori jartzeak zentzurik ez badauka, artikulua mantendu, horrek bakarra dela esan nahi baitu; ''bat'' hori jartzeak zentzua badauka, artikulua kendu. ''Bartzelonako Aireportu bat'' esateak ez dauka zentzurik, baina bai ordea ''ordenagailu bat'' esateak; horrexegatik dira ''Bartzelonako Aireportua'' (artikuluarekin, bakarra da) eta ''ordenagailu'' (artikulu gabe, ez da bakarra). Nire iritzia horixe da... –[[Lankide:TXiKi|TXiKi]] ([[Lankide_eztabaida:TXiKi|zure erantzuna hemen utzi]]) 19:07, 22 Azaroa 2006 (UTC)
 
== jaiotze eta heriotzentzako kategoria berriak ==
 
Bai, ahal duzun neurrian bai behintzat. Biografia bat sortzerakoan ''Kategoria:Xko jaiotzak'' eta ''Kategoria:Xko heriotzak'' kategorietan sailkatzen dira. Ondoren, pertsona horren jaiotza eta heriotzari buruz idazten da bai urte eta bai egunei dagozkien artikuluetan. Pertsona hori esanguratsua baldin bada, hamarkada eta mendearen artikuluetan ere jartzen saiatzen gara... badakit erraza ez dela, baina ahal den neurrian saiatzea ondo dago. Bestela ere, jaiotza eta heriotzen kategoria hauek urte eta eguneko heriotza eta jaiotzak osatzeko lagungarri zelako ere egin genuen. Edozein zalantza dela-eta, galdetu lasai! –[[Lankide:TXiKi|TXiKi]] ([[Lankide_eztabaida:TXiKi|zure erantzuna hemen utzi]]) 19:07, 22 Azaroa 2006 (UTC)