Frantses: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
21. lerroa:
 
== Historia ==
[[Erromatar]]rek [[Galia]] konkistatu ondoren hitz egiten zen latinetik, [[latin arrunt]]atiketik, sortu zen ''lur hartako erromantzea'';. geroGero, [[frankoak]] etorri zirenean, [[Galia]]ko iparraldeko ''erromantzea'' frantsesa bihurtu zen; [[Galia]]ko hegoaldean, franko gutxiekingutxi izanik, ''erromantzea'' gutxiago aldatu zen. HortikHorregatik, Frantzian ''erromantzeak'' bi multzo nagusitan banatuta daude: [[oc]] hizkuntza eta [[oil hizkuntza]]. Erromantzez idatziriko lehenengo testu ezaguna [[842]]koa da, eta latinetik erabat bereizitako hizkuntzan idatzita dago; hizkuntza horrek [[VIII. mende]]ra bitartean izandako bilakaeraren berririk ez dago. Hainbat gertaera historiko zela medio, [[Paris]]ko dialektoa (oil hizkuntza taldekoa) nagusitu zen, eta egungo frantsesaren —[[XVI. mende]]tik Frantziako estatuko hizkuntza ofizial estandarra denaren— oinarri bilakatu. Era berean, frantses estandarra [[okzitaniera]]ri (edo oc hizkuntza izendapena eman zitzaion hizkera multzoari) tokia jaten joan zitzaion.
 
Antzinako frantsesak (X-XIII. mendekoak) ezaugarri bereziak zituen, latinarekin alderatuz gero: bi deklinabide kasu, preposizioen erabilera handiagoa, artikuluaren sorrera, eta aditz jokoan eginiko aldaketak. XIV-XVI. mendeetan latina baztertu eta erabat frantsesa erabili zen literaturan, administrazioan, eta abarretan. Garai hartan, lexikoa aberastu (inguruko hizkuntzetara joz), deklinabidea desagertu eta, ondorioz, preposizioen erabilera nagusitu zen.