Alejandro Valverde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
11. lerroa:
=== 2003 ===
Amaitu zuen lehen [[Itzuli Handiak|Itzuli Handia]] [[2003ko Espainiako Itzulia]] izan zen, non nabarmen gainditu zuen hasiera batean taldeko lider bezala zihoan [[Óscar Sevilla]]. Hirugarren amaitu zuen eta 2 etapa irabazi zituen, sailkapen konbinatuko maillot urdina ere lortuz. Urte horretan bertan parte hartu zuen lehen aldiz [[Munduko Txirrindularitza Txapelketa]]n, [[Kanada]]ko [[Hamilton (Kanada)|Hamilton]] hirian ospatu zena, eta [[zilarrezko domina]] lortu zuen. Lasterketa buruan, beste batzuen artean, [[Igor Astarloa]]k, [[Paolo Bettini]]k eta [[Peter Van Petegem]]ek osatutako ihesaldi bat osatu zen. Astarloak azken igoeratxoan eraso zuen, inor ez zen bere bila atera eta bakarrik joan zen garaipenaren bila. Atzetik, Valverdek bizkaitarraren iheskideekin bat egitea lortu zuen, ondoren, esprint oso estu batean garaitu zituelarik, hala, bere lehen munduko txapelketan bigarren postua lortuz.
 
=== 2004 ===
[[2004]]an zilarrezko domina lortu zuen [[Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa]]n, helmugara bere taldekide [[Francisco Mancebo]]rekin batera helduz. Urte horretako abuztuan [[2004ko Udako Olinpiar Jokoak|Atenasko Olinpiar Jokoetan]] parte hartu zuen, arrakastarik gabe. [[Óscar Freire]] eta [[Igor Astarloa]]rekin batera espainiar selekzioko liderretako bat zen, domina lortzeko faboritoetako bat. Hilabete beranduago [[2004ko Espainiako Itzulia]]n parte hartu zuen, sailkapen nagusian laugarren amaituz.
 
=== 2005 ===
[[Fitxategi:050821 valverde casarrubios t.jpg|thumb|150px|Alejandro Valverde (ezkerrean) [[Óscar García-Casarrubios]]ekin [[2005]]eko Mendateetako Klasikoan.]]
Urte honen hasieran [[Banesto (txirrindularitza taldea)|Illes Balears-Caisse d'Epargne]] taldeagatik fitxatu zuen, talde honetan, beste batzuen artean, [[Frantziako Tourra]]ren irabazleak izan ziren [[Pedro Delgado]], [[Miguel Indurain]] eta [[Óscar Pereiro]]k korritu zutelarik.
 
[2005eko Frantziako Tourra]]ri begira, Valverderen lehen partehartzea izan zelarik Itzuli Handi honetan, asko espero zen murtziarragandik, eta ez zuen hutsegin. Mendiko lehen etapan, [[Alpe]]etan, zehazkiago [[Courchevel]]en, mendatearen tontorrean zegoen [[eski estazio]]ra igo zen. 20 kilometro baino gehiagoko luzera zuen igoeran, [[Discovery Channel (txirrindularitza taldea)|Discovery Channel]] taldeak lehen maldetatik bizkortu zuen erritmoa, eta taldeko azken txirrindulari laguntzailea zen [[Yaroslav Popovitx]] izan zen [[Lance Armstrong]] aurrera eramatearen arduraduna. Sei aldiz Tourra irabazi zuenak bakarrik joatea nahi zuen, baina Paco Mancebok, [[Michael Rasmussen]]ek, [[Ivan Basso]]k eta Valverdek jarraitu zuten. Bassok ez zuen erritmoa jasan eta laster geratu zen atzean. Jada azken kilometroan, Rasmussenek eraso egin zuen, Valverde beragana joan zen Armstrong ondoan zuela, eta, harrapatu bezain pronto, Armstrongek eraso gogor bat jo zuen. Bazirudien estatubatuarra bakarrik joango zela, baina ahal izan zuen tokitik Valverdek indarra atera zuen eta Armstrongen gurpilean jarri zen, eta, azken 200 metroetan, [[Monteagudo|Las Lumbreras]]eko txirrindulariak erraz gainditu zuen estatubatuarra esprintean, etapa irabaziz. Helmuga lerroa igarotzean, egoera sinesgaitza iruditzen zitzaion Armstrongek Valverde zoriondu zuen eskua emanez. Murtziarrak gazterik onenaren maillot zuria lortu zuen, bi egun beranduago, taldekako erlojupean jasandako kolpea berriz min ematen hasi zitzaiola eta, Tourra utzi behar izan zuen arren, Munduko Txirrindularitza Txapelketa arte lehiatu gabe eman behar izan zuelarik.
 
[[2005eko Munduko Txirrindularitza Txapelketa]], [[Madril]]en ospatu zena, ez zen batere egokia [[Espainiako txirrindularitza selekzioa|espainiako selekzioa]]rentzat, zirkuitu erabat laua baitzen eta selekzioak Freireren baja baitzuen, baina Valverdek, lasterketaren azken unean, agertu, esprintatu, eta bigarren amaitu zuen, aurretik soilik [[Tom Boonen]] belgiarra izan zuelarik.
 
=== 2006 ===
[[2006]]an etaparen batzuk irabazi zituen itzuli txiki batzuetan, baita bi klasiko ere: [[Liège-Bastogne-Liège]] (klasiko hau irabazten zuen lehen [[espainia]]rra bihurtuz) eta [[Flèche Wallone]], [[Ardenak|Ardenatako]] bikotea lortuz, hala, [[2006ko UCI ProTour]]reko lider bihurtuz. Ondoren, [[2006ko Espainiako Itzulia]]n etapa bat irabazi zuen, non [[Alexandre Vinokourov]]en atzetik bigarren sailkatu zen. Egun batzuk beranduago, [[2006ko Munduko Txirrindularitza Txapelketa]]n, [[Salzburgo]]n ospatu zena, [[brontzezko domina]] lortu zuen hirugarren sailkatu ondoren, [[Paolo Bettini]] eta [[Erik Zabel]]en atzetik esprint txiki batean, helmugara laugarren postuan iritsiko zen [[Samuel Sánchez]]ek jaurti ondoren. Valverdek, denboraldia, [[UCI ProTour]]raren banakako sailkapena irabaziz amaitu zuen.
 
[[Fitxategi:050821 mancebo casarrubios valverde t.jpg|thumb|left|250px|Alejandro Valverde (taldeko hirugarrena), [[Francisco Mancebo|Paco Mancebo]] bere taldekide ohia eta[[Óscar García-Casarrubios]] jarraitzen [[2005]]eko Mendateetako Klasikoan.]]
 
=== 2007 ===
[[2007]] oso ondo hasi zen murtziarrarentzat, [[Valentziako Erkidegoko Itzulia]] eta [[Murtziako Itzulia]] irabaziz, baita [[Alcobendaseko Klasikoa]]n etapa 1 lortuz ere. Alabaina, bere arerioek geroz eta gehiago zaintzen zuten, horren ondorioz bigarren eta hirugarren postuekin konformatu behar izan zuelarik. Denboraldiaren lehen zati honetan [[T-Mobile Team]] taldearen Valverdeganako ustezko interesaren zurrumurrua zabaldu zen. Ondoren, Espainiako txapelketan berriz ere zilarrezko domina lortu zuen, [[Cuenca]]ko helmugara bigarren iritsi ondoren, [[Joaquim Rodríguez]]en atzetik.
 
[[2007ko Frantziako Tourra|2007ko Frantziako Tourrean]] seigarren amaituz eta hain proba gogor bateko hiru asteak eta Tourreko mendate luze eta etzanak jasateko hauspo apur bat falta zaiola frogatuz, hirugarren amaitu zuen urte bereko [[Donostiako klasikoa]], eta bigarren amaitu zuen [[2007ko Burgosko Itzulia]]. [[Mendateetako Klasikoa]]n ere bigarren amaitu zuen, urte horretan [[2007ko Espainiako Itzulia|Espainiako Vuelta]]n parte hartu ez zuen bitartean.
 
== Kanpo loturak ==