Erramun Martikorena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
| irudia =
| izen osoa = Erramun Martikorena
| ezizena = "Otsobi"
| jaiotza data = [[1943]]
| jaiotza hiria = [[Baigorri]]
12. lerroa:
}}
 
'''Erramun Martikorena''' edo "Otsobi" ([[Baigorri]], [[Nafarroa Beherea]], [[1943]]-) abeslari[[artzain]]a eta [[baxenabartareuskal abeslari]]ra da, [[folk musika|musika tradizionalaren]] arloan diharduena. Ospetsua da haren ahots ederra. 2004 urtearen hondarrean jendaurrean kantatzeari utzi eta gero, 2008an jendaurreko ekitaldietara itzuli zen, bakanago bada ere.<ref name=Berria20120119>Iduzki Soubelet Fagoaga: [http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-01-19/032/001/Bizipenak_kantuan.htm «Erramun Martikorena: "''Gure lurretik'' lanaren bidez testigantza bat utzi nahi nuen"»], Berria, 2012-01-19.</ref>
 
Askoren ustez, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] ahotsik ederrenetakoa da. Ofizioz [[laborari]]a eta [[artzain]]a da.
 
[[2005]]eko azaroan azken kontzertua iragarri zuen.
 
== Biografia ==
 
Sekula modu profesionalean aritu ez bada ere, jarraitzaile asko izan ditu Erramun Martikorenak (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1943). Lanbidez laborari eta artzaina izaki (bere burua «lehenik artzain» definitzen du),<ref name=Berria20120119/> haren kantuak lurrari eta herriari oso lotuta egon dira lurrarekin eta herriarekin. Ipar Euskal Herriko bertsolarien bertsoak eta herri kantuak abestu ditu bereziki, askotan a cappella, bere ahots zoragarriaz baliaturik. [[Xabier Lete]]ren "[[Xalbadorren heriotzean]]" kantaren moldaketa ezaguna egin zuen.
 
1943ko otsailaren 1ean sortu zen, Baigorrin, Oxobia edo Otsobi etxean. Hain zuzen ere, sorlekutik hartu zuen ezagun egin duen goitizena, Otsobi. Hiru anai-arrebetan gazteena zen, eta Urdozeko auzoko eskolan ikasi zuen, hamalau urtera arte. Horren ostean, etxeko laborantzan sartu zen buru-belarri, eta bizitza osoan ez du zeregin hori utzi, beste ezeren gainetik laboraria eta artzaina izan baita Erramun Martikorena.
30 ⟶ 26 lerroa:
1969. urtean, Lartzabalen egin zen kantu txapelketa irabazi zuen. Hala ere, ez zuen baliatu nahi izan lehiaketa hori irabazteak kantagintzan aritzeko eman zion aukera. "Joan nintzen, kantatu, eta lehen saria, ‘bon, lehen saria' pentsatu nuen. Orduan ez nuen herritik ateratzeko gogorik, plazarik plaza kantari izateko gogorik. Gainera publikoan kostatzen zitzaidan aritzea, maite nuen herrian berean eta jende ezagunekin aritzea, ez horrela publiko baten aitzinean".
 
Hainbat urte pasa zituen kantagintzan jendaurrean aritu gabe. 1978. urtean etorri zen lehen diskoa, [[Baigorriko artzain laboraria]] ([[Elkar]], 1978), [[Manex Pagola]]k bultzatuta. Hainbat herri kanta eta zenbait olerki abestu zituen Martikorenak disko horretan, ohi zuen moduan a capella, musika tresnen laguntzarik gabe. Soil-soilik Angele arrebaren laguntza izan zuen. Eta musika moldaketetan, haren ibilbide osoan garrantzi handia izan duen musikari bat aritu zen, Mario Gachis. Sekula ez da letra egilea izan Martikorena; bai, ordea, melodia egilea. Lehen disko horretan, esaterako, "''[[Maitia galde egin zautan]]"'' abesti ezagunari jarri zion musika. Gerora, [[Imanol]] kantariari esker egin zen oso ezagun abestia.
 
Nolanahi ere, bere apalean, kantariak bere burua oso serio hartu gabe segitzen zuen. Anekdota honetan argi gelditzen da jarrera hori: "Oroitzen naizena da, nola ene diskoa banuen etxean, baina diskoaren entzutekorik ez! Elkarrekoak etorri eta ‘diskoa grabatu duk, har ezak dirua...' esan zidaten. Ordaindu zidaten egin lana, eta diru harekin erosi nuen diskoaren entzutekoa. Auzoan ere berdin erraten zidaten: ‘Bon, hire diskoa entzun behar diagu, eta magnetofonoa ere erosi diagu espres!'. Hori da oroitzen dudana, etxean eta auzoan magnetofonoa erosi genuela diskoa entzuteko".
44 ⟶ 40 lerroa:
Hurrengo lana Baigorrin bertan grabatu zuen, Saint-Etienne elizan, eta izenburu adierazgarria du: [[Herrian]] (Agorila, 1997). Gehienbat Manex Pagolaren kantuekin eta herri kantuekin osatutako grabazioa izan zen hura. Amaitzeko, baina, Xabier Leteren "Xalbadorren heriotzean" hunkigarria gorde zuen.
 
Eta estudikoestudioko azken lana hari tresnak (mandolina, biolontxeloa, gitarra) eta zeharkako txirula erabiliz grabatu zuen. [[Elorrietan loreak]] (Agorila, 2000) du izenburu, eta beste behin ere Xalbadorren eta [[Etxahun-Iruriren]] bertsoetan eta herri doinuetan aurkitu zuen inspirazioa. Hurrengo urtean haren ibilbidearen ikuspegi osoa ematen zuen disko bilduma bat argitaratu zuten: [[Kantuz sortu naiz eta]] (Elkar, 2001).
 
2004ko irailean, abeslariak jendeaurreanjendaurrean kantatzeari utziko ziola iragarri zuen. Azken kontzertua Bartzelonan eman zuen, urte horretako azaroaren 11n. Hauek ziren erretiroa hartzeko eman zituen arrazoiak: "Emeki-emeki hartu dut, duda batzuk pasa eta. Batetik pentsatu dut orain urte andana bat badudala kantuari emanik, badut hor satisfamendu bat bide bat eramana izan dela, eta betea gelditzen naiz. Nekea ere hor da, orain ez dut gauez ibilia horrela hain errazki errekuperatzen. Eta bertzetik familiatu ere egin naiz, andrea eta semea ditut. Beraz, uzteko deliberoa hartu dut".
 
Baina gauzak ez ziren horretan gelditu. Kantari handi eta maitatuari merezi zuen [[agurra]] prestatu zioten lagunek. 2005eko apirilaren 25ean izan zen, Baigorriko Saint Etienne elizan. Mila lagun sartu ziren barnera, eta kanpoan geratutakoek han jarritako pantailetan ikusi ahal izan zuten omenaldia. Martikorenak lagun asko izan zituen ondoan egun horretan: Joseba Tapia, Mixel Ducau, [[Niko Etxart]], [[Anje Duhalde]], [[Iker Goenaga]], [[Maialen Errotabehere]], [[Eneko Labegerie]], [[Pantxoa eta Peio]], [[Mikel Markez]]...
67 ⟶ 63 lerroa:
== Erreferentziak ==
* {{badok.info|egilea=Gontzal Agote|web=http://www.badok.info/artista.php?id_artista=107}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
74 ⟶ 71 lerroa:
* {{eu}} [http://gaztea.euskonews.com/0520zbk/gaia52009.html Biografia, Euskonews Gaztea astekarian.]
 
{{DEFAULTSORT:Martikorena, Erramun}}
[[Kategoria:Folk abeslariak|M]]
[[Kategoria:EuskalFolk abeslariak|M]]
[[Kategoria:Baigorriarrak|MEuskal abeslariak]]
[[Kategoria:1943ko jaiotzak|MBaigorriarrak]]
[[Kategoria:Folk1943ko abeslariak|Mjaiotzak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko nekazari eta abeltzainak]]
[[Kategoria:1970eko hamarkadako abeslariak]]