Gian Francesco Poggio Bracciolini: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:57, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Gian Francesco Poggio Bracciolini italiar humanista eta kaligrafoa izan zen (Terranuova, Florentzia, 1380 - Florentzia, 1459). Zenbait aita santuren idazkari izan ondoren, Joan XXIII.ari lagundu zion Konstantzako Kontziliora, eta 1453an Florentziako Errepublikako kantziler izendatu zuten. Plauto, Lukrezio, Kintiliano, Estazio, Silo Italiko, Valerio Flako, Kolumela, Zeltso, Frontino eta Erroma zaharreko beste zenbait idazleren obra ugari aurkitu zituen. Latinez idatzi zuen beti: 1350-1445 bitarteko Florentziako historia, kleroaren aurkako De hypocrisia satira (1679. urtean argitaratua), De varietate fortunae (1431-1448) eta Poggio Florentinoren bildumak.

Gian Francesco Poggio Bracciolini

Erreferentziak